garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Kapsulak

2015eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Nagiak ateratzeko droga kikara beteko dosian eskaintzen duten kafe-makina xoragarri horiek ezinbesteko bihurtu zizkigutenetik, tokitan gelditu dira Olentzero bezperetako kanpainak edo Amaren Eguna eta antzeko jai ergeletan nagusitu ohi diren promozioak. Kapsula miragarriaren aldarria urte osokoa dugu orain, eta larrutarako gel lubrifikatzaileak edo txiza ihesari eusteko zapi higienikoak bezain sarria, iragarkietan.

Zabor birziklaezina dela apropos ahantzirik, bizimolde modernoa, puntako teknologia, dotorezia, kalitatea, plazera eta dastamenaren festa egotzi izan zaizkio kafe-zorrotxo dosi bakarrekoari, Nespresso eta beste hainbat markaren kasuan, aluminiozkoa. Jakina, George Clooney apainari eta alboan ageri duen Barbie multzoari beti azken hitza emanda: What else? Alegia, zer besterik. Zer, bestela...

«...Ba ezer onik ez», egin berri diote arrapostu Valentziatik. Kafe makinok, bereziki kapsula berria jartzeko eta erabilitakoa biltzeko tokiak, bakterio mordoaren habia izatea; beroak, hezetasunak eta hondakin organikoek bat egiten duten inguruetan ohikoak direnak —pseudomonak, Stenotrophomonak, Sphingomonak edota Acinetobacterrak— behar baino errazago ugaltzea, alajaina. Eta bitxia da, bakterioen kontrako alkaloide ezaguna baita kafeina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.