Miren Amuriza.
BIRA

Madarikatuak

2017ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Madarikatuak tabernetan ukituak egiten dizkiguzuen mozkorrok eta mozkortu bakook: zu, zu eta zu. Madarikatuak banaka zein saldoan bortxatzen gaituzuen animaliok. Madarikatuak zuek defendatzen, zuritzen, zaituzteten abokatuak ere. «Baina horiek beren lana baino ez dute egiten!». Berdin zaigu, madarikatuak. Indarkeria instituzionala sostengatzen duzuen funtzionario guzti-guztiok. Emazte ohia, umeak egurtzen zituen gizonari zaintza partekatua onartu zeniotenok. Madarikatuak bortxaz antzutu gintuzuenok. Baita haurdun geratu ginenean lanetik bota gintuzuenok ere. Madarikatuak, ezetz esaten dizuegunetan ere, larrua jotzen diguzuen maitale, mutil-lagun eta senarrok. Aldi oro sinesgarritasuna kentzen diguzuen seme, neba, lehengusu, koinatu, aita eta aitonok. Madarikatuak emakume, bollera, transok iraintzen gaituzuen ahoberook. Gure gorputzekin salerosketan diharduzuen trafikatzaileok. Madarikatuak WhatsApp taldeetan partekatzen dituzuen argazki, bideo eta txisteekin indarkeria sexista legitimatzen duzuen graziosook; «... baina nik ez ditut birbidaltzen, besteenak ikusi baino ez». Berdin zaigu, zu ere bai. Madarikatuak sare sozialen bidez mehatxatzen gaituzuen ezagun zein ezezagunok. Eta zapalkuntza sistematiko hau gizonok emakumeongandik jasaten duzuen biolentziarekin konparatzen ausartuko zaretenok. Madarikatuak zuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.