Miren Amuriza.
BIRA

Ez, ez dut nahi

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Nik ez dut zahartu nahi. Ez dut nahi azala zimurtu dakidan, ilea urdindu edo mehetu... Ez dut hezurrak gogortu eta mamiak biguntzerik nahi; belarri gingilak, bularrak, izterrak... Ez dut nahi eskailerak igotzen nekatu eta betaurrekoen bila zoratu, ezta mozkortzen naizenean (edo mozkortu ez arren) erotzat har nazaten ere. Eta, batez ere, ez dut lagunekin lagunen hiletetan topo egin nahi. Ez, ez dut zahartu nahi. Egia esan, ez dut inoiz nahi izan. 10 urte bete nituenean, jai sorpresa bat antolatu zidaten etxekoek eta nik: «Eguna erratu duzue...». Opariak edukazioz hartu etagelan gotortu nintzen. Halaxe pasatu nintzen, zuzenean, 9 urte edukitzetik 11 edukitzera. Gure amaren izeko batena gertatuko zait, agian. Hark sarri esaten du berak ez daukala ezer «homosesualen» edo «imigranteen» kontra; ordea, entzun izan diot gurago lukeela bere bilobak (zer esanik ez seme-alabak) heteroak izatea «gutxiago sufri dezaten» eta, nik dakidala, familia marokoar biri behintzat ukatu die alokagai duen pisuan sartzea. Hark inklusioa adina alditan goresten dut nik zahartzaroa; mintzatzen naiz gorputzaren, adimenaren, emozioen bilakaera interesgarriaz, baina gero, ez, ez dut nahi... Fobiatxoren batzuk ez ote dauzkagun, dauzkadan, alegia. Ez dakit horiek esanda zer konponduko dudan. Ezer ez, seguruenik. Baina lasaixeago geratzen naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.