Miren Amuriza.
BIRA

Eutanasia

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Ez zuela gehiago bizi gura, horixe David Goodall zientzialari australiarrak, herenegun, Genevan emaniko prentsaurrekoan adierazi zuena. Australian debekatuta dagoenez gero, Suitzara joan behar izan zuen suizidio lagundua burutu ahal izateko (medikuek errezetatutako substantziak, zuzenean, pazienteek eurek hartzen dituzten arren, eutanasia kasutzat jotzen dira horiek ere), eta atzo hil zen, 104 urterekin; Espainiako Kongresuan, PP eta UPNren kontrako botoekin eta Ciudadanosen abstentzioarekin, eutanasia ez zigortzeko lege proposamena onartu zuten egunean, hain justu.

Zelan ez onartu, esango nuke neuk ere; zelan ez onartu norbanakoari, autodeterminazio eskubidea azken bururaino eroateko edo, hobeto esanda, abiapunturaino ekartzeko aukera?

Ordea, gauzak diren moduan, norbait bere heriotzari buruz hitz egiten entzuten dudan bakoitzean, ezkerreko betazalak dar-dar egiten dit eta, ia automatikoki, banalitateak komentatzen hasten naiz (kafearen tenperatura, orduaren berandua eta beste). Eta nago hurrekoren batek, ezohiko sufrimendu fisikorik eduki barik, hiltzeko borondatea agertuko balit, bekokira eroango nukeela eskua: gurago duzula hiltzea gurekin, nirekin jarraitzea baino? Kosta egingo litzaidakeela ulertzea, alegia (zer esanik ez onartzea). Pribilegiotzat duin bizitzea barik, duin hiltzea daukan batek permiti ditzakeen kontraesanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.