Miren Amuriza.
BIRA

Taldetasuna

2018ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Gizarte neoliberaletan geroz eta indibidualistagoak garela zioen Paola Damonti ikerlariak herenegun BERRIAri eskainitako elkarrizketan: askatasun erabatekoaren mitoa hauspotzen dela (gutako bakoitzaren hautuetan eragina duten egiturak inbisibilizatuta) eta norbanakoaren arrakasta balioesten; ordea, gutxi batzuk direla helburuok lor ditzaketen pribilegiatuak eta gainontzeko guztiak mespretxatu egiten direla galtzaile kontsideratuta. Sistemari aurre egiteko ezinbestekotzat jotzen zuen, hortaz, harreman-sareak indartzea.

Erronka kolektiboez mintzo da, halaber, Gure Esku Dago ekimenak Giza Katearen karietara plazaratu berri duen spota: «Zertarako balio du estrategiak talde bat ez bagara?», diotse errugbilari batek bere kideei; «esan, ez al daukazue irabazteko gogorik?». Ordea, baiezkoa, borobila izanagatik ere, aho txikiarekin ematen ez ote dugun sarri. Sistemaren, estatuaren kontrako apustu irmoa egitea arriskatzea baita gaur-gaurkoz, eta aspaldion Kataluniakoa gailendu den arren, hemen ere bai baitakigu zerbait sorgin-ehizaz. Politikagintzan garaipenak eta porrotak erlatiboak izan daitezkeela gogorarazi behar geure buruari; ez, ordea, taldetasuna: erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduarekin zaude ala berorren kontra diharduen estatuarekin? Eta hala bazan edo ez bazan, popularren aurrekontuak aurrera atera ziren Kongresuko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.