CAFek 120 milioi euroko balioa duen kontratua lortu du Norvegian

Abiadura handiko zortzi tren egingo ditu Flytoget konpainia publikoarentzat.

2018an entregatuko ditu lehendabizikoak
CAFek Espainiako Renferentzat egindako Oaris trenak.
CAFek Espainiako Renferentzat egindako Oaris trenak. BERRIA

Miren Garate -

2015eko martxoak 24

Puntualtasuna eta fidagarritasuna. Horiek dira Norvegiako Flytoget tren konpainia publikoaren ezaugarrietako bi. Badu prestigioa eta aitorpena, %97ko gogobetetze indizea horren lekuko. «Norvegian eta Flytogeten bezeroek asko eskatzen dute, eta ziur naiz CAFek esperotakoa beteko duela», adierazi du konpainiako buruak, Linda Bernander Silsethek. Hain zuzen, CAFek zortzi tren egingo ditu Flytogetentzat, eta ordezkoak eta euskarri teknikoa ere eskainiko dizkio. 120 milioi euroko balioa du kontratuak.

Osloko aireportua Norvegiako hiriburuko geltoki nagusiarekin eta Drammen hiriarekin lotuko dute CAFen trenek. Lau bagoi izango ditu bakoitzak. CAFek ziurtatu du energia aurrezteko eta ingurumena errespetatzeko «azken aurrerakuntza teknikoak» izango dituztela, eta mugitzeko arazoak dituzten bezeroentzat prestaturik egongo direla. 2018rako egongo dira prest lehenbizikoak.

Oaris motakoak dira Beasaingo enpresak egingo dituen trenak, abiadura handikoak, eta Airport Express zerbitzua emango dute. «Azken urteotan apustu irmoa egin dugu abiadura handiko teknologia propioa garatzeko, ikerketan asko inbertituta, eta horrek aukera eman digu orduko 350 kilometroko abiadura har dezakeen modelo bat garatzeko», azaldu du konpainiak. Norvegiakoaren aurretik, aurtengo lehen hiruhilekoan jada 350 milioi euroren balioa duten kontratuak lortuak zituen CAFek: Monfort del Cid-Murtzia (Espainia) linean AHTaren seinalatze eta telekomunikazio lanak egiteko; Eskoziako hainbat hiri Londresekin lotzen dituen Caledonian Sleeper-erako 75 tren egiteko; eta Herbehereetan Utrecht hiriko tranbia azpiegituraren zati bat eta hainbat tren egiteko. 2014an eskaeren errekorra hautsi zuen enpresak. Abenduaren 31n 5.251 milioi euroko balioa zuen lan karga zeukan.

«Bi zifrako» igoera aukera

Gipuzkoako industria enpresarik handiena da CAF, eta haren kontratuek badute eragina esportazio datuetan. Hain zuzen, gaur egun Gipuzkoak atzerrira bidaltzen dituen produktu nagusiak bi dira: makineria eta garraiorako materiala. Patxi Sasigain Adegiko berrikuntza eta lehiakortasunerako arduradunak atzo jakinarazi zuenez, esportazioek %5eko igoera izan zuten iaz, eta krisia hasi aurreko mailara itzuli dira. 6.941 milioi euroren balioa zuten produktuak saldu ziren. Aparta izan zen azken hiruhilekoa, 2.000 milioi eurorekin, inoizko emaitzarik onena izan baitzuten esportazioek.

Aurtengo aurreikuspenei dagokienez, igoera «bi zifrakoa» izan daitekeela uste du Adegik. «Eskaerak ondo doazela ematen du eta dolarraren bilakaera mesedegarri izango dela Europako Batasunetik kanpoko esportazioetarako». Iaz, atzerrira saldutakoaren %65 izan zen Europara. 2008tik nabarmen gutxitu da portzentajea, orduan %73koa baitzen. Aldiz, Txinak, AEBek, Kanadak, Brasilek, Mexikok, Turkiak eta Magrebeko beste hainbat herrialdek gero eta pisu handiagoa dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iruñeko ospitaleko osasun langileak, gaixo bat artatzen babeserako ekipamenduekin, artxiboko irudi batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Tentsioa» ospitaleetan

Olatz Esteban Ezkati

Beste 505 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Gaitza zuten zazpi pertsona hil ziren iragan astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zamudioko zahar etxe batean 18 positibo izan dira

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Hemezortzi kasu atzeman dituzte Zamudioko zahar etxe batean

Berria

Donostiako eta Bilboko bi zahar etxeetan ere positiboak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna