garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Irun

2015eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Bost eta erdiak pasatsu, ordu puta. Emakume gidarien gaineko topikorik makurrenak zuzen-zuzen betetzen dituen honek ospa egin nahi luke hiri barneko junglatik. Albait agudoen, zebra-bide, seinale nahiz geziak eta atzetik datorkion handiuste sadiko presatuaren erauntsiak atzean utzi eta Hendaiara heldu. Bidea aurkitzen ez, ordea. Damu du autoz etorri izanaz. Eskuinera begiratu, eta aldapatik behera egin behar duela otu zaio istant txiki horretan, hura dela labirintotik ateratzeko ataka. Konturatzerako, baina, noranzko debekatuan gelditu da setiatuta, ez atzera eta ez aurrera. Sutan dago orain, trafikoaren logika aldrebesak amorratuta, eta ingurukoak trufan: «Joder, qué gabacha», batek, matrikulaz jabetuta, «señora, que hay que mirar», beste batek, barrez. Udaltzain bat azaldu da halako batean, eta trakets honek, akabo, bereak egin duela pentsatu du. «Lasai, emakumea!» bota dio ordea, trafikoa eten eta egoera txarretik ateratzen lagundu bitartean. Zuzen jarri denean, leihatilara hurbildu zaio, eta xuxurlatu egin dio: «Egunero irakurtzen dut BERRIA».

Gida-baimena tonbolan hartu zuen honek lotsak ahaztu eta harrotasun mugagabea sentitu du. Unibertso txiki horren parte delako. Euskara lagun duelako egunerokoan. Gaur, udaltzainez jantzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.