garbine ubeda goikoetxea
BIRA

'Mexiko lindo'

2015eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Hamabost urteotan ikaragarri ugaldu omen dira gasolina lapurretak Mexikon. Ebasle txikien tarteka-martekako lana zena, oliobideari zulotxo bat egin eta bidoitxoren bat betetzeko lain zurrupatzea —53 milioi txiro dagoen tokian batere harritzekoa ez, bidenabar esanda—, mafien jardun sistematizatua da orain. Hodiak jetzi eta gero, gasolindegietara jotzen omen dute, ostutako urre beltza bestela baino merkexeago eskainiz negozioa biribiltzera, eta inork gutxik egiten omen dio uko, instituzio guztietara heltzen den konplizitate sarean harrapatuta gelditzeko beldurrez. Zein neurritako odolusteaz ari garen jabetzeko, urtean 2.000 milioi dolar galtzen dituela dio Pemex petrolio konpainia publikoak. Estatu federalaren plantoa kode penaleraino heldu da, ordea, eta aurki bukatuko omen da pagotxa, aurrerantzean 15 eta 25 urte arteko zigorrak ezarriko baitzaizkie lotsagabe arraildu horiei.

Eta hala, lehendik ere ezagunak genituen bi egia ondorioztatu ahal izan ditugu neurria irakurri ondotik. Bat: Parisko gailur sonatuari agur esan berri zaion honetan, erregai fosila atzean uzteko borondatea ez dela inon ageri. Bi: emakumearen duintasunak ezer gutxi balio duela petrolioaren aldean, bortxatzeagatikeska litekeen zigor gorena bi aldiz xamurragoa izaki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.