garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Egunotan

2015eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Esaerak dio egunero badela zer ikasia, eta nik Yotta zer den jakin dut gaur. Eta elektroiak, izar, planeta, izaki bizidun, harri, gauza eta inguratzen gaituen edozer osatzen duen elementu horrek, karga negatiboa duen partikula horrek, gutxieneko 66.000 yotta urteko biziraupena duela, Italian, fisikara lerratzen den behatoki batean egindako neurketen arabera.

Yotta hogeita lau zeroz osaturiko ilara dela esanda —batzuentzat argigarriago izan liteke koatrilioia—, arrunt aldatzen zaigu iraupenaren edo neurriaren perspektiba, eta aipatzen ari garen nolakotasuna behar bezala kalifikatzeko ere, adjektiborik gabe gelditzen gara, ahozabal eta mutu, hedabideetan eguneroko ogi bilakatu diren ustelkeria kasuetako kopuruak azaltzen zaizkigunean bezala. Eta txunditu ez ezik, hotzikaratu ere egiten gaitu, konparazio hutsez. Unibertsoak 12,8 mila milioi urte besterik ez baditu, nongoa, noiztikoa eta noiz artekoa dugu, ordea, gutxieneko 66.000 yotta edo kuatriloi edo dena delako zero mordoa duen elementua, honezkero arrunt eta etxeko bilakatu zaiguna, zorioneko elektroia...

Egun bereziotan, inoiz on handirik egin ez digun kontzeptura eraman nahi gaitu partikulen fisikak ere: eternitatera. Erlijioak bezala. Calvin Kleinen perfume zorabiagarriak bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.