garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Apolo

2016ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Lepoan hartu eta segi aurrera-k argia ikusi zueneko urte urrun hartan, 1969an, gertaera gogoangarri askotxo eman zituen gizadiak, bakezaleen ekarpenetik hasita. Horietarik askok, potentzia nagusien arteko ezin eramana izan zuten jatorria, ahaltsu agertzeko grina. Concordea eta soinu-langa datozkit gogora, edo lurpeko proba nuklearrak, eta jakina, espazioa konkistatzeko lehia, ilargirako bidea urratzeko programak...

...Maiatzak 22 ditu. Apolo 10 espazio-ontzia ilargiaren alde ezkutura hurbiltzen ari da, eta ezinbestean, Lurrarekiko komunikazioa ordubeterako eten denean, doinu bitxi batek txunditu ditu misioan doazen hiru astronautak. Zer arraio da hori, egin diote galde elkarri, zer musika demonio, zer espantu klase, eta nondik ote dator, nork jotzen digu harpa, edo zerk, Houston, Houston, hemen problema latza... Baina Houston tokitan. Entzungor.

Egoeraren absurdoaz jabetuta, eta hurrena ilargira beharrean eroetxera igorriko zituztenbeldurrez, isilpean gordetzea deliberatu dute hiru koitaduek, eta izatekotan, partikulen perturbaziotzat jotzea, edo hizkera samurrean esanda, txolinkeriatzat...

Gertaera ez da dagoeneko sekretupekoa, baina bai misterioa, eta azalpena bilatzeari ekin zaio buru-belarri.

Led Zeppelinen burrunba grabitazionala ote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.