Miren Amuriza.
BIRA

Polizia

2017ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Nik ertzaina izan gura izan nuen, Goenkalekoen modukoa; portuan paseatu, bulegoan hausnarrean egon eta lantzean misterio bat argitzeko. Ordea, jakin nuen bazirela beste batzuk beltzezko ibiltzen zirenak, negu zein uda, jendearen atzetik korrika. Eta pentsatu nuen ez nuela halakoa izan nahi; buzoak eta kaskoak itzelezko beroa emango dutelako eta, batez ere, arineketan egitea gustatzen ez zaidalako. Gerora, uniformedun haien jarduna gertuagotik ezagutu ahala, intolerantzia moduko bat garatu nuen. Kontua da, aspaldiko eskola-lagun batekin egin nuela topo lehengoan, estankoan, bera tabakotan eta sobre bila ni. Kaixo, aspaldiko. Muxu bi. Eta esan zidan ertzain sartzeko prestatzen ari zela. A... Ahalegindu nintzen disimulatzen, benga, Miren, garai berriak, garai berriak... Baina, nonbait, gorputzak buruak baino lehen erreakzionatu eta kanbioak jausi zitzaizkidan eskuetatik.

Nire garunak ze konexio egiten ote dituen argitu guran nenbilela, non irakurri nuen atzo Ugartekok (IƱigo Cabacasen heriotza eragin zuen operazioaren arduradunak) 250.000 euro erreklamatu dizkiela Jone Goirizelaiari, Gara-ri eta Naiz-i bere ohorearen kontra atentatzeagatik eta karrera profesionala kaltetzeagatik. Izerdi hotza igarri nuen kokotean, ertzain buruaren odola bezain hotza ia. Ez dakit, zenbaiten gorputzek glutena toleratzen ez duten lez, nireak ere ez polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.