BIRA

Mutiko ohia

Miren Amuriza

2017ko azaroak 15
Ann Kear, Gloucestershireko (Erresuma Batua) emakume adindua bera. 1947an, artean 7 urte zituela, Karl neba zaharragoa galdu zuen. Scout taldearekin Galeseko hondartza batean zegoela ito zen mutikoa. Harrezkero, azken 70 urteotan, lantzean oparitxo bat aurkitzen zuen nebaren hilobian Kearrek: loreak eta poemak. Ordea, arrastorik ere ez zeukan norenak izan zitezkeen eta bilaketari ekin zion misterio hura argitzeak ziklo bat ixten lagundu ziolakoan. Bisitari ezezagunari elizan eta hilerrian oharrak utziaz hasi zen, berarekin harremanetan jartzeko eskatuz. Inguruko irrati-telebistetara jo zuen gero, baina erantzunik ez handik ere. Bien bitartean, hilobia txukuntzera joaten zen bakoitzean, zalantzan egoten ei zein inguruan zebilen jendea agurtu-ez agurtu, bila zebilena haietakoren bat izango zelakoan. Horrelaxe, harik eta BBCko kazetari batek bere istorioaren berri izan eta laguntza eskaini zion arte. Luzaz ikertu ondoren aurkitu dute Ronald, 84 urteko mutiko ohia, scout taldean Karlen kide izanikoa. Ez ei zekien bere bila zebiltzanik ere. Gizonak Anni eta kazetariari kontatu dienez, bera izan da urteotan guztiotan loreak eroaten aritu dena. Eta poemak? Ez, nik poemez ez dakit ezer. Horrelaxe itxi du leiho erdi Ann Kearrek, Loreak filmeko protagonista izan zitekeenak; erdia itxi eta beste erdia zabalik laga. Leiho erdi-ireki bat arnasa da beti.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna