Miren Amuriza.
BIRA

Galiarrarenak

2018ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Izarbeibarko eta Mañeruibarko adinduen lexikoa aztertzen aritu da Fernando Perez Laborda hizkuntzalaria eta haietako askok gazteleraz txarto egiten dutelako sentipena adierazi ei diote, euskararen sintaxia erabiltzen dutenez, mañana en ocho edo ha cogido sueño lakoak esaten baitituzte.

Ni, garai batean, harrotu egiten nintzen gazteleraz hanka-sartzeak egiten nituelako, hala munduari ni galiarra nintzela, kolonizatu gabea, jakinarazten niolakoan. Gazteleraz trabatzeagatik harrotzen nintzen, Hendaiatik Pariserako trenean, ondokoak konbertsazioa frantsesez eman eta jarraitu ezin nionean masailgorritzen nintzen bitartean. Erresistentziaren ikur purutzat neukan neure burua, egunerokoan lautik bitan maileguak, o sea, erdarakadak erabiltzen nituenean. Ditudanean. Neure ezjakintasuna hauspotzen nuen inorenari lotsagarria irizten nion bitartean; Madrilgo Diputatuen Kongresuan hautetsien %81ek (tartean Mariano Rajoyk) atzerriko hizkuntzarik ez jakiteari, adibidez.

Ordea, aspaldion, haserretu egiten naiz neure buruarekin gazteleraz trakets samar arituz gero; lotsagatik batzuetan, ideiak nahi bezain argi ez adierazteak izorratzen nauelako besteetan. Nork bere modura bizi dugu eleaniztasuna, guretzako hain emozionala, hain politikoa den auzia. Eta ez diogu erantzun, konponbide absoluturik aurkituko, baina nago erantzukizun kontua ez ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.