Miren Amuriza.
BIRA

Hurbil

2018ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Demagun kafetegi batean zaudela, hantxe, leihoaren kontrako mahaitxoan jarrita, lagun batekin berriketan. Demagun galtzerdiak, gerrikoak, eskularruak saltzen dituen gazte bat hurreratzen zaizuela eta inkomodatu egin zaituela, bai baitakizu, egiten duzuna egiten duzula, txarto sentituko zarela azkenean: irribarre eginez gero, kondeszendiente samarra izaten ariko zinatekeelako eta egin ezean, intransigentea; zerbait erosiz gero, bere soldata baino, zeure kontzientzia berdintzeagatik egingo zenukeelako eta erosi ezean (segundo batzuez baino ez bada ere), aldean eroateko baino astunagoa egingo litzaizukeelako poltsikoetako diru soltea. Horrexegatik inkomodatzen zaituzte saltzaileok: zure perimetro intimoaren barrura sartzen direnean, jarrera aktiboa izatera, alegia, zenbait erabakitxo kontzienteki hartzera behartzen zaituztelako (kalean, pasiboki, ezikusiarena egitea hain erraza izanik, e?).

Ordea, askotan, ikusi gura ez dituzun horiexek jartzen dizkizu muturren aurrean egunerokoak, ondorengo titularra, esaterako: 2017an %160ko gorakada izan zuen esklabotza modernoak Erresuma Batuan bakarrik. Testigantza bat jarraian, gauez club bateko komunetan desodoranteak saltzen eta egunez bertako garbiketa lanak egiten esplotatuta eduki zuten nigeriarrarena. Esklabotzaren kontrako kanpainaren afixa bat azkenik: Ā«Uste baino hurrago daukazuĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.