Miren Amuriza.
BIRA

Erreakzionatzea

2018ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Starbucks Cofee, sirena ile-luze bat etorbide kosmopolitaren bateko kantoian; kafe bat, infusio bat, txokolate bat kartoizko edalontzian. Madalena bat eta kafesne bat eskatu beharrean, muffin bat eta cafe latte bat eskatuko genituzkeen lekua; Bilbon egundo zapalduko ez genukeen establezimendu mota, Londresen... zergatik ez?

Filadelfian, Filadelfiako Starbukcs batean gizonezko bi elkartu ziren. Komuna erabil ote zezaketen galdetu zioten enkargatuari eta ezetz erantzun hark, bezeroentzako bakarrik zela. Gizonezkoek kontsumitzeko asmoa zutela adierazi, hirugarren baten zain zeudela eskatzeko. Poliziari deitu zion enkargatuak. Agenteek bi bezerook atxilotzen zihardutela, hirugarrena agertu zen lagunei zer egin ote zuten galdetuz: «Ezer ere ez». Laugarren batek grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuelako egin zen publiko eztabaida eta arrazakeria salatzeko protesta ugari izan dira harrezkero Starbucksen kontra.

Zer pentsa utzi ninduen bideoak, bertan suertatu izan banintz zelan jokatuko ote nuen: imajinatu nuen neure burua enkargatuari builaka baina, egiari zor, baita taberna bazterrean zer egin ez dakidala ere, hantxe, muffina eztarrian trabatuta. Izaten baitira erreakzionatzea behar baino gehixeago kostatzen zaigun uneak, geure burua banuka eta banioka madarikatzen dugun biharamunak. Eta gehixeago beti izaten da lar horrelakoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.