Miren Amuriza.
BIRA

Kontrolak?

2018ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Adingabeen Alkohol Kontsumoaren Kontrako Lege proiektuaren oinarriak biltzen dituen txostena onartu zuen atzo Madrilgo Diputatuen Kongresuko eta Senatuko ordezkari talde batek (Drogen Ikerketarako Batzorde Mistoak). Hainbat neurri proposatu dituzte: denda zein tabernetarako arautegiak zorroztea, baimendu bako leku publikoetan edatea debekatzea (botelloia egitea, alegia), seme-alaben kontsumoaren erantzule moduan gurasoak zigortu ahal izatea edo gazteei, kalean, alkoholemia kontrolak egitea, besteak beste.

Nerabezaroa da, haurtzaroarekin batera, urte gutxi batzuetako aldeak diferentziarik handienak markatzen dituen etapa, eta ez dakit, ba, 13 eta 17 urteko gaztetxoak berdin hartzea eraginkorra ez eze, bidezkoa ere izango ote litzatekeen. Zeren, bere buruaz jabetzen ari den 16 urteko nerabe bat, ez ote luke dagokion ardura asumitzetik salbuetsita sentiaraziko gurasoak zigortuko dituztela jakiteak? Ez ote luke ezkutuan (eta, beraz, are modu babesgabeagoan) kontsumitzera eroango kalean udaltzainak, poliziak atzetik dituela sumatzeak? Nork kontrolatuko luke, halaber, kontrolatzaileon lana (alkoholemia aitzakiatzat hartuta, espazio publikoetan bestelako jardueraren batzuk egiten dihardutenei jazarriko ez zaizkiena, adibidez)? Ez ote litzateke eraikitzaileagoa gaztetxoen artean (ere) kontrol-mekanismoak barik, zaintza-sareak artikulatzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.