Miren Amuriza.
BIRA

Urgentea

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Kirolariak, euskara eta polemika, egunotan bi aldiz (gutxienez) osatu den hirukia berau. Lehenengoz,IƱigo Martinezen agur mezu gatazkatsuarekin; arrazoiarekin asaldatu ziren, ginen, maila nazionalean komunikatzeko batua ezinbesteko tresnatzat, baldintzatzat, jotzen dutenak.

Normalizazioari dagokionez inboluzionatzen ari garelako susmoa izan nuen ondorengo egunetako zenbait eztabaida irakurrita, eta konfirmatu egin dut, asteon, Euskal Kirolaren DEIA sariak gaztelera hutsean eman dituztela jakitean. Onak gaude lehen lerroko reservado butaka haietan egongo zirenek hizkuntza politika ausartagoak noiz aplikatuko zain geratzen bagara. Aitzol Atutxa (sarituetako bat) izan zen, hain justu, gertatua salatu zuena: izenburua izan zen, haren hitzetan, galak euskaldunetik eduki zuen bakarra; aurkezlea gazteleraz zuzendu ei zitzaion (beste guztiei lez) baina berak euskaraz erantzutea erabaki zuen eta halaxe, ele bietan, egin zuten elkarrizketa.

Lantzean alarma bat piztu arren, bidegabea litzateke, halere, inboluzionatzen ari garela esatea (Gasteiz zelan euskaldundu den gogorarazten diguten lagunak datozkit, adibidez, akordura). Zuzenagoa litzateke, agian, puntu diferenteetan gaudela onartu eta estrategia bateratu baten hutsunea, premia urgentea, azpimarratzen jarraitzea; normalizazioa ezin da-eta erabaki pertsonalen gorabeheran soilik egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.