Miren Amuriza.
BIRA

Herrigintza

2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Hirurogeiko hamarkadan altxatu zen olatua azken urteotan pixkana-pixkana diluitzen joan ondoren, aro baten akaberan dago herrigintza; erreska bete-betean. Ordea, orduantxe, urak jaisten direnean, azaleratzen da mareak itsasertzera eramaniko guztia eta hedatzen behaketarako abagunea.

Hantxe, hementxe dago herrigintzan kontzientzia politiko erabatekoarekin diharduen jende ekintzailea, konprometitua, bisionarioa; bere burua ez eze, ingurukoak mimatzea ere ahaztu izan duena askotan. Hementxe herrigintzan aktiboki parte hartzen duen eta bere ekarpenaren balioaz jabetzen ez den jende inkondizionala, adinean sartua; herri-batzar, hitzaldi, mobilizazio guztietara joatea funtzionamendu naturaltzat duena, ez militantziatzat. Hemen daude, ezein antolakunderen parte izan ez arren, jakin-mina piz dakiekeen gazte kezkatsuak; beren idealekin bat datozen espazioen, erreferenteen bila dabiltzanak. Hementxe, halaber, ezein antolakunderen parte ez diren eta herrigintzaz ezer jakin gura ez dutenak ere; desaktibatuak (nekeak, desadostasunek, errepresioak urrunaraziak) eta aktiba ezinak (konpromisoak, talde-lanak, tentsioak erakarri ez dituenak).

Ekintzaileari laztan bat eta inkondizionalari txaloaldi bat eskainiz amai genezake; aktibagarriari bostekoa eta desaktibatuta dagoenari bizkar kolpetxo bat, «gero arte» bat luzatuz. Amaitu. Eta hasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.