Miren Amuriza.
BIRA

Adarrak jartzea

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Kuadrillakofeministak antzina gainditu zituen heteroaraua, maitasun erromantikoa eta gidabaimeneko azterketa praktikoa; ez ditu sinesten telefono konpainietako komertzialen, albistegietako aurkezleen eta apaizen, imanen, errabinoen kontakizunak. Eta, hara non, lagun batekin kafe bat hartzeko elkartu berritan, urliari berendiak adarrak jarri dizkiola errebelatzen dion hark. Atentzioa eman dio adiskidearen espresioak kuadrillako feministari, aspaldian ez du-eta horrelakorik entzun; adarrak jarri, kitsch samarra iruditu zaio eta bere izebareneko flamenko itxurako kikara arrosekin akordatu da. Hortixe ondorioztatu du zein garaikidea den bere ingurunea eta zeinen antigoalekoa lagunarena (alegia, zeinen garaikidea den bera eta zein antigoalekoa laguna); berak ez bailuke halakorik esango (nola ba?), berendia sandiarekin liatu dela esango zukeen berak gehienez. Ordea, horrelako esklusibaren bat kontatzen duenak neurriko erantzuna espero izaten du, eta hantxe dauka adiskidea, zain: inportantzia kendu dio kuadrillakofeminista politikoki zuzenak, bakoitza libre da bere gorputzarekin gura duena egiteko eta beste. Eta oroitu du zelan, behinola, adarrak jarri zizkion hartaz mendekatuko zela zin egin zion bere buruari; institutuko talde-argazkian adarrak jarri zizkion atzeko ilarako hartaz, esan nahi baita. Ez, gero, kuadrillakofeministaz okerrekorik pentsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.