Miren Amuriza.
BIRA

Hegozentrismoa

2018ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herriaren nazio ikuspegiari dagokionez, errealitate pertsonala eta objektiboa bereizten ez dituenaren jarrera politikoa; «hegoalde» (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa), «zentro» (erdigunea) eta «-ismo»-ren (doktrina, joera edo sistema) batura. Adibidez: «Euskal Irrati Telebistaren ardatzetako bat hegozentrismoa da». Hortaz, hegoaldea eta beronen mundu erreferentziala (Espainia) interes eta arreta gune nagusitzat dauzkan pertsona, talde edo erakundea hegozentrikoa izango litzateke. Honako bost ezaugarriok bereizten dute:

Autoirudi distortsionatua eduki ohi du eta mugaren alde bateko eta besteko mugimendu sozial, politiko, kulturalak konparatzen aritzen da etengabe, hegoaldekoak goratuz eta iparraldekoak kuestionatuz: «Martxoaren 8an ere, jende gutxitxo Baionan, ez?». Nekez enpatizatzen du Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako errealitatearekin, beraiei buruzko ezagutza mugatu samarra eduki ohi duelako batez ere: «Izura eta Izpura, Garazi eta Lohizune... zein da zein?». Besteen kritikekiko hipersentibera izan ohi da: «Maskaradako antzezleak enfoke intimo batetik fotografiatu gura izan ditudalako, inbasorea ni?». Bakartia eta ezkorra, itxikeriak ingurukoengandik urrunarazten duelako eta bere gabeziak azalarazten dizkiolako. Eta kontrakoa egiten saiatzean ere, sarritan, ez du ipar-hego dikotomia nabarmendu baino egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.