Miren Amuriza.
BIRA

'Like'

2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Ikasturte gogorra daroala entzun diot oraintsu aktore kataluniar-espainiar bati: procés-ari buruzko iritzia publiko egin zuenean (postura erradikalena ez alde batean, ez bestean ez egotea dela), jende askok utzi ei zion sare sozialetan bera jarraitzeari eta txarto pasatu ei zuen.

Motiboak eduki ere bazeuzkan neurri batean, geroago eta inportanteagoa baita ingurukoei gustatzea. Beti bilatu izan dugu besteen onarpena, esango duzue. Ordea, onarpenari sakonagoa irizten diot nik (lagunari buruzko ezagutza minimo bat eta iritzi argi samarra edukitzea eskatzen duena); gustatzeari, azalekoagoa, iragankorragoa. Niri gustatu txokolate beltza edo leopardo estanpatudun kamisetak gustatzen zaizkit; apasionatu jendeak egiten nau, liluratu bertsolaritzak, interesatu feminismoa interesatzen zait, maite euskara maite dut. Gustatu bakarrik egiten zaizkidan gauzengatik ez nukeela eskurik sutan jarriko, alegia.

Gustagarria izatea bezain inportantea baita orain, zer gustatzen zaigun adieraztea. Beti hitz egin izan dugu besteez, esango duzue. Ordea, orain, hizketa-gaitzat hartzeaz gain, kalifikatu ere nornahi egiten dugu sarean (to like, or not to like, that is the question) eta ai, horrek sentiarazten digun boteretxoa... Lantzean behin geure buruari denei gustatu beharrik ez daukagula gogoraraztea komeni. Zeren nork dio gustu ona daukatenik denek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.