garbine ubeda goikoetxea
BIRA

9. artea

2016ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Ladix Arrosagarai bezalako ausartei zor diet komikiari diodan zaletasuna—80ko hamarkadaren amaieran obra bikainak ekarri zizkigun euskarara, horretarako espresuki sortutako argitaletxeak, Antxeta deitua, bide oparoa urratzerik lortu ez zuen arren—; eta Bego Montorioren pasioari, berriz, Angulemako jaialdiari ia urtero jartzen diodan arreta.

Europako festibalik prestigiotsuena den horri, hain zuzen, sutan jarri zaizkio sektoreko profesionalak, sariketa nagusirako izendatu dituen 30 egileen artean, emakume bat bera ere ageri ez zelako. Aurreko edizioan ere 26tik bakarra zela kontuan hartuta, ez nau inondik inora harritu ehun emakume komikilari inguru biltzen dituen kolektiboak, haserre, boikotera deitu izana. Gizonek, aldiz, malkotxoa isurtzeraino hunkitu nautela aitortuko dut, Milo Manara italiarrak esate baterako, edota L'Arabe du futur album sonatuaren egile Riad Sattouf-ek, eta François Bourgeon-ek —bere Haizearen bidaiariak obra euskaratu zigun Arrosagaraik—, haien izenak zerrendatik kenarazi eta emakumezkoenak sar ditzaten eskatu baitute ozen. Gaitzespenak izan du ordainik. Jaialdirako hiru aste eskas falta direlarik, zerrenda berria agindu du Angulemako zuzendaritzak.

Maitea dut Bederatzigarren Artea. Gaur, atzo baino are maiteago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.