BIRA

Ez da paranoia

Miren Amuriza

2016ko azaroak 25
Hau ez da emakumeon paranoia bat, ohepean krokodilo bat bizi dela uste duen umearena lez. Hau gertatu egiten da, tamalez. Neskato batek parrandatik etxeratzeko laguntza eskatzen duen aldiro; ume batek aita ama jipoitzen, edo isilarazten, ikusten duenean behin eta berriro. Nagusiak langileari ipurdia ukitzen dionetan; «Ai, morena, jakingo bahu zer dudan hiretzat brageta honetan!». Nerabe transexual bat suizidatzean edo Rioko Jokoetako emakume atleta sexienen zerrendaren atzean.

Hau gertatu egiten da baina ez naturalki, nola euri zaparrada, hau gizonezko «adimendunek» kontzienteki sorrarazten dutena da. Neskalaguna WhatsAppetik kontrolatzen duen mutikoak, haur pornografia partekatzen duen tipoak, emazteari soziedadean bazkaltzen uzten ez dion matxitoak, maitasun... Oh, maitasun erromantikoak. Behargina umedun dagoelako kaleratu duen enpresariak; abortoa ilegalizatu gura duen politikariak edo sexu praktikak, neskaren gogoaren kontra, grabatu dituen futbolariak.

Hau gizonezkoek eragiten dute eta ez da zerbait puntuala, Halley kometaren moduan oso lantzean behin pasatzen dena, baizik sistematikoa; estrukturala. Arrazismoarekin, homofobiarekin, kapitalismoarekin, kolonialismoarekin... uztartua: heteropatriarkatua. Hau ez da emakumeon paranoia bat, ohepean krokodilo bat bizi dela uste duen umearena lez. Hau gertatu egiten da. Ala ez?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna