Miren Amuriza.
BIRA

Botoiak

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Beharbada gertatuko zitzaizun zeuri ere noizbait: igande batean, halako edo bestelako jatetxetan, familia bazkari bat eduki eta ondoko mahaian ezagunen bat suertatzea sendiarekin egonik hura ere. Demagun lanetik, militantziatik edo parrandatik ezagutzen duzula, ingurukoei burujabetzari buruzko speech magistral bat sartzen entzun zenuela azkenekoz eta bat-batean amak diotsona aditzen duzula: «bihar etxera etorriko zara bazkaltzera, ala tupperra jarriko dizut, kariño?». Demagun bestela, daukazun haren azken irudia taburete baten gainera igota dantzan aritu zenekoa dela eta hantxe, jantoki txokoan, aititari paga eskatzen harrapatzen duzula edo, are, barruko arropak oparitzen dizkiola amamak eta, adibidez, sujetadorea jertsearen gainetik probarazten diola. Eta, zure presentziaz jabetuta, lotsatu egiten dela.

Edo alderantziz: pentsa zeu zarela etxekoekin eta handik kanporakoekin oso rol diferenteak jokatzen dituela sentitzen duena eta estu samar nabari dituzula batean edo bestean darabilzun soinekoaren joskurak. Froga egin zenezake eta Aititari zorionak zuri kantatu ondoren aulki gainera dantzan igo, edo gurasoeneko tupperra besapean-da agertu lanera, asanbladara. Edo ez, jarrai zenezake berdin-berdin harik eta soinekoaren paparreko botoiren batek part! salto egin arte. Lehenago edo geroago, beti egiten du salto botoiren batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.