garbine ubeda goikoetxea
BIRA

50

2015eko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Eztainuaren zenbaki atomikoa. AEBetan dagoen estatu kopurua. Lana galdu duenarentzat, adinik okerrena. Ezkonduen kasuan, urrezko aroa. Aukeran, bizirik eta airoso eman nahiko genituzkeen urteen erdiak. Haur jaioberrien luzera —burutik hasi eta oinetarainokoa, zentimetrotan—. Emakume askorentzat, bere larruan ondo sentitzen hasteko garaia. Zenbaki erromatarretan, L, arropetako neurria ere badena, Large hitzaren lehen letratik hartua. Alegia, handia. Durangoko Azoka bezalakoa, tamainan eta egokitu zaion ospakizunaren zifran. Berrogeita hamar, zedarri da kasu honetan. Harrotasuna. Gorabeherak gorabehera, balioa. Funtzio soziala. Aspalditik datorren hariaren segida. Gure hizkuntzaren eta kulturaren aldarrikapena. Egundokoa egin izanaren froga. Ezinbestekotasuna. Baina baita apaltasuna ere: hobetu —eta ez derrigorrez handitu— beharraren erronka. Urtetik urtera egokitzen eta biziberritzen joateko apustua, esan gabe doa.

Erakunde eta jende andanak bihurtu dute alimaleko, berrogeita hamargarrena. Baina bereziki, hango mahaiak mamiz eta kolorez jantziko dituzten lanek, izen ezin propioagoz: Fermin Etxegoien, Xabier Montoia, Bea Salaberri, Itxaro Borda, Jupiter Jon, Sorkun, Gotzon Barandiaran, Imanol Murua… Den-denei zorionak. Eta urte askoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.