Miren Amuriza.
BIRA

Hegemoniak

2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Maskulinitate eredu berrien inguruko hainbat gogoeta plazaratu dira azken asteotan (BERRIAn eta Argia-n, esaterako). Ni neu, identifikatuta sentitu naiz deseraikuntza prozesu hori abiatu duten gizonezkoek aipatzen dituzten kontraesan askorekin, erdi mailako emakume zuri mendebaldar moduan neuk dauzkadanak gogorarazi baitizkidate.

Maskulinitatearekin gertatzen den lez, Ā«zuritasun hegemonikoarekinĀ» ere teorian geroz eta kritikoagoak gara esparru ezkertiar (ustez) aurrerakoietan, baina praktikan, apenas aldatu ditugun oraindik jatorri atzerritarra duten bizilagunekiko eguneroko harremanak, adibidez. Diskurtso politikoki zuzena menperatzen dugu, hori bai; ikasi dugu lantzean geure pribilegioen aitortzaren bat edo beste egiten. Horrelakoak ederto geratzen dira, geratu ere, iritzi artikuluetan edo ostegun iluntzeetan; pintxo-potean norbaitek gustu txarreko komentarioren bat egin (o, txinatarrei buruzko txisteak!) eta geure speech-a sartzeko aprobetxatzen dugunean, adibidez. Ikasi dugu, halaber, kontuan hartu beharreko zehar lerroa dela kultur-aniztasunarena. Ordea, beste tradizio batzuetatik datozenei bozgorailuak eman beharrean, beren aldarrikapenak geure diskurtsoetan komenentziaren arabera diluitzen ez ote ditugun sarri.

Banaka zein kolektiboan hausnartu, desboteretu, atzeragoardia zaindu; jasota apunteak. Orain eragin egin behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.