garbine ubeda goikoetxea
BIRA

COP21

2015eko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Erronka esanguratsu orok eskatzen du eszenifikazioa, eta klima aldaketaren aurrean erakutsi beharreko jarrerak ere badu berea: Parisko gailurra, COP21 delakoa. Anfitrioia da lehen koska. Gerra aldarrikatu eta larrialdi egoera luzea ezarri berri duen lurraldeak hartu behar baititu munduko estatu gehientsuenetako buruak —140 inguru— eta haien alboan batuko diren 45.000 bisitari ofizialak, tartean 3.000 kazetari. Ez da, beraz, ahuntzaren gauerdiko eztula izango abenduaren 11ra bitartean nagusituko den giroa.

Gailurraren aparretan gerta litekeena da bigarrena. Bazterrak ondo zikindu eta atmosfera tenturik gabe berotu ostean heldu baitira herrialde aurreratuak garapenaren hurrengo fasera: klimari eragindako kaltearen aurrean neurriak hartu beharraz jabeturik, serio demonio jartzera. Deskarbonizazioa jarriko dute mahai gainean, energia fosilak bazter utzi eta berriztagarrietarako jauzia emateko premia, hain zuzen, helburua lortzeko ezinbestekoa den teknologia ere, herrialde aurreratuen pribilegio ia esklusiboa denean. Eta teknologia gakoa izaki, sozializatuko ote dute, softwarea bailitzan libreki partekatuko, ala, kontrara, negozio huts bilakatuko. Galdera global horren baitan dago planetaren alde egin dezaketen hauturik erabakigarriena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.