Danele Sarriugartek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria 'Erraiak'-ekin

Gipuzkoako liburu saltzaileen saria maiatzaren 5ean jasoko du.

Parinoush Sanieeren 'El libro de mi destino' saritu dute gaztelaniaz
Danele Sarriugarteren lehen liburua da <em>Erraiak</em>.
Danele Sarriugarteren lehen liburua da Erraiak. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Mikel Lizarralde -

2015eko apirilak 24
Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) Erraiak nobelak irabazi du Zilarrezko Euskadi saria, Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eman ohi duen saria. Gaztelaniazko atalean, liburu saltzaileek Parinoush Saniee idazle irandarraren El libro de mi destino eleberria saritu dute. Bi egileek maiatzaren 5ean jasoko dute saria Donostian, Literaktum jaialdiaren hasierarekin batera egingo den ekitaldian.

Lehen, Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina duela hiru urte aldatu egin zuten saria emateko irizpidea. Orduz geroztik, kalitatezkoak diren liburuei beste aukera bat emateko helburua du sariak. Kalitatezko lanak izan arren merezi duten bezala saldu ez ziren liburuak saritzen ditu elkarteak.

Danele Sarriugartek iazko udaberrian kaleratu zuen Erraiak (Elkar) bere lehenengo liburua. Bikote harreman baten haustura da eleberriaren abiapuntua, eta urratu horrek eragindako obsesioa kontatzen du liburuan egileak. Horrekin batera, giroaz, familiaz, gizarteaz, lagunarteaz mintzo da liburuan. 2012an Igartza saria irabazi zuen Sarriugartek Erraiak idazteko proiektuarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna