Mariasun Landa eta Jean Baptiste Orpustanentzat Eusko Ikaskuntza sariak

Humanitate, kultura, arte eta gizarte zientzietan aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzen dituzte, 20.000 eurorekin

Ilargi Agirre.
Donostia
2014ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Bi lagunen artean banatuko dute aurten Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria: Mariasun Landa idazlearen eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariaren artean. Humanitate, kultura, arte eta gizarte zientzien alorrean aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzen dituzte. Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Laboral Kutxako lurralde zuzendari Pello Ugaldek atzo jakinarazi zuten nortzuk diren aurtengo sarituak.

Sariketako epaimahaiaren arabera, Landak haur eta gazte literaturan argitaratutako lanek ikuspegi «kritikoa» eta «berritzailea» dute, eta euskal gizartearen garapenean lagundu dute. «Euskal kultura bultzatu du Landak zentzurik zabalenean».

Orpustan euskal kulturaren «erreferentea» izan dela adierazi du epaimahaiak. Ipar Euskal Herrian onomastikan, euskal literaturan eta itzulpen literarioan egindako lanak goraipatu dituzte bereziki. Hizkuntzalariaren ibilbidea koherentea eta konpromiso handikoa izan dela eregaineratu dute.

Eusko Ikaskuntza sariaren irabazleak 20.000 euro jasotzen ditu; aurten bi irabazleen artean banatuko dute dirua. Iaz Mari Carmen Gallastegik eta Francisco Etxeberriak jaso zuten saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.