Kimuak-en katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 78 filmen artean egin dute aukeraketa. Bi lan euskara hutsean daude; beste bi, erdara hutsean
Maddi Barberren <em>592 metroz goiti</em> filmaren fotograma bat.
Maddi Barberren 592 metroz goiti filmaren fotograma bat. BERRIA

Peru Azpillaga -

2018ko ekainak 13
Kimuak-ek aurkeztu du 2018ko film labur hautatuen uzta. Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak babestutako 21. katalogoa da hau, eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere film aukeratuak sustatuko ditu, eta zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko, nazioartean lanok ezagutarazteko.

78 filmek eman dute izena aurtengo katalogoan agertzeko, eta horietatik zazpi hauek aukeratu dituzte: Maddi Barberren 592 Metroz Goiti dokumentala; Josu Martinezen Ama —Joseba Sarrionaindiaren obran oinarritutako Gure oroitzapenak film kolektiboko piezetako bat—; Maria Elorzaren Ancora Lucciole dokumentala; Iban del Camporen Espedizio handia zientzia fikziozko lana; Migel Angel Jimenezen Kafenio Kastello fikziozko dokumentala; Sara Fantovaren No me desperteĆ­s; eta Pello Gutierrezen Zain komedia tristea.

Aurtengo katalogoan dokumentala eta fikzioa ageri dira, zenbait kasutan generoen arteko mugak hautsi egiten badira ere. Hizkuntzari buruz, Espedizio handia eta Zain euskara hutsean eginak daude; 592 metroz goiti eta No me desperteĆ­s euskaraz eta gaztelaniaz; Ama euskaraz eta frantsesez; eta gainerakoak erdara hutsean daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna