Irunen, azaroaren 18an egingo dute herri galdeketa

2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Etorkizun politikoari buruzko galdeketa antolatzen ari dira Irunen (Gipuzkoa), eta, larunbatean eginiko batzarrean, eguna zehaztu zuten: azaroaren 18an izango da. Bilera horretan, datozen hilabeteetan emango dituzten pausoak ere zehaztu zituzten: otsailaren 17-tik apirilaren 22ra bitartean, sinadurak bilduko dituzte plataformari babesa adierazteko, eta apirilaren 3tik maiatzaren 19ra, galdera adosteko zenbait batzar egingo dituzte. Hain justu, festa bat prestatu dute maiatzaren 19rako, sinadura bilketaren emaitzak eta adostutako galdera aurkezteko. Ekainean, uztailean eta abuztuan, berriz, galdeketaren finantzaketa eta antolaketa lanak zehaztuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.