Aitor Renteria zena gogoan hartu dute

2014ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Prentsaurrekoa aitzin, Aitor Renteria Txato BERRIAko kazetari zena gogoan hartu zuten EEPko eta Jaurlaritzako ordezkariek. Maiatzaren 31n hil zen Renteria, bihotzekoak jota. Patxi Baztarrika sailburuordeak «oroitzapen hunkitu bat» ekarri zuen, eta «begirune handiko» harremana zutela adierazi. Maiatzean, Ahoan bilorik gabe saioan elkarrizketatu zuten euskal hedabideek Baztarrika, Renteria elkarrizketatzaileetan zela. Frantxoa Maitia EEPko presidenteak, berriz, gogoratu zuen Renteria «kazetari fina» zela, baztertu gabe batzuetan «bortitza» ere bazela, eta EEPren prentsaurrekoetan han izaten zuela parean, «beti euskalduntasuna defenditzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.