Macronek EIren aurkako borroka lehenetsiko du

2017ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Atzerri politikan baliatuko duen ildoa azaldu zuen atzo Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Lehentasuna «terrorismo islamistaren aurkako borroka» izango dela adierazi zuen, Frantziako herritarren «segurtasuna bermatzeko». Datorren urterako nazioarteko bilkura bat antolatu nahi du Parisen «terrorismoaren finantzaketaren aurka». Horrez gain, Siriako gerra bukatzeko ahalegin diplomatikoa egingo duela esan du, eta Iranen eta Saudi Arabiaren arteko gatazkan ez duela alderik babestuko ziurtatu du. «Alde guztiekin hitz egitea da gure diplomaziaren indarra». Afrikako Sahel eskualdean, berriz, garapen plan bat bultzatuko duela hitzeman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.