Israel kontu eske Suediari, Palestina babesteagatik

2014ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Israelgo Atzerri Ministerioak azalpenak eskatu dizkio Suediako Gobernuari joan den astean egindako adierazpen batzuengatik. Stefan Loefven lehen ministroak esan zuen Suedia prest legokeela Palestinako estatu independentea aitortzeko, baldin eta palestinarrek bi estatuko irtenbide bat adostuko balute israeldarrekin. Orain, Tel Avivek pertsonalki deitu du Carl Magnus Nesser enbaxadorea, eta ohartarazi dio halako adierazpenek kalte egiten diotela Israelen eta palestinarren arteko harremanari: «Zailago bihurtzen dute bien arteko akordio bat negoziatzea; izan ere, alde bakarreko irtenbide bat lortzeko esperantza faltsua eragiten dute palestinarren artean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.