Rajoyren aurkako kereila aurkeztu du Torra presidenteak

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Joaquim Torrak kereila bat aurkeztu du Mariano Rajoy eta Soraya Saenz de Santamariaren aurka, Espainiako Auzitegi Gorenean. Kataluniako presidenteak prebarikazioa egotzi die atzo arte Espainiako Gobernuko presidente eta presidenteorde ziren politikariei,maiatzaren 19ko izendapenen dekretua Generalitateko Aldizkari Ofizialean ez argitaratzeagatik. Kereilaren arabera, «arbitrarioa, lege babesik gabekoa eta beren eskumenetatik haratagokoa» izan da dekretua ez argitaratzeko erabakia. Halaber, Torraren eskubide politikoak «urratu» egin dituela dio kereilak: «Legezkotasuna urratzea da, eta exijentzia konstituzionalen ezagutzarik eza argia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.