Albistea entzun

Riadek berriz ere menia eskaini die huthiei, erasoaldia hasi ondoren

Saudi Arabiak astearterako nahi du su-etena.

Yemengo mugan aire eraso gogorrak egin ditu
Abd Rabu Mansur Hadi presidentearen aldeko eta matxino xiiten aurkako miliziano bat, Ta'izz hirian (hego-mendebaldean).
Abd Rabu Mansur Hadi presidentearen aldeko eta matxino xiiten aurkako miliziano bat, Ta'izz hirian (hego-mendebaldean). STRINGER / EFE

Mikel Rodriguez -

2015eko maiatzak 9

Saudi Arabiak bertze ezusteko mugimendu bat egin du Yemenen, matxino xiiten aurkako erasoaldi bortitz bat hasi berritan berriz ere su-etena eskainita. Adel al-Jubeir Atzerri ministroak adierazi du bere herrialdeak zuzentzen duen nazioarteko koalizioa prest dagoela datorren astearte goizetik hasita bortz eguneko su-eten bat ezartzeko. Horretarako, huthiei (matxino xiitei) borrokak gelditzeko eskatu die, eta adierazi du milizianoek menia errespetatuz gero, luzatu egin litekeela. Parisen egin ditu adierazpen horiek Al-Jubeirrek. Borroka lekuan, ordea, bertzelakoa izan da Saudi Arabiaren jarrera. Mugako Saada eskualdean erasoaldi bat hasi zuen atzo, bonbardaketa masiboekin. Milaka herritar ihesi joan dira Saadatik hegoalderako probintzietara.

Saudi Arabiak erasoaldia hasi zuenetik erakutsi duen jarrera nahasgarriaren adibide izan dira azken 24 orduak. John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Riaden izan zen herenegun, eta bilera horren ondoren jakinarazi zuten bortz egunetako menia bat ezartzeko proposamena. Kerryk erran zuen su-etena hasteko epea «datozen egunetan» jakinaraziko zutela. Iluntzean, ordea, nazioarteko koalizioaren bozeramaile Ahmed al-Asiri jeneralak jarrera gogorrarekin adierazi zuen bertze erasoaldi bat hasiko zutela huthien aurka, are gogorragoa. «Orain eginkizuna ezberdina izanen da gogortasunean eta iraupenean. Erakunde horretako buruzagi, aginte gune eta elkargune guztien aurka joko dugu». Al-Asirik erran zuen erabaki hori hartu zutela huthiek azken egunetan Saudi Arabiako Yizan eta Naxran probintzietan egindako erasoengatik. Yemengo Saada probintziarekin muga egiten dute, huthien jatorrizko lurraldearekin.

Ultimatuma Saadan

Nazioarteko koalizioa atzo goizaldean hasi zen Al-Asirik iragarritakoa praktikan paratzen. Berri agentzien arabera, gutxienez 50 aire eraso egin zituzten ordu batzuetako epean, horietako gehienak Saada probintzian. SPA Saudi Arabiako agentziaren arabera, Riadek herritarrei ultimatum bat eman zien, «arratsalderako» Saadatik alde egin zezatela eskatzeko, probintzia osoa «helburu militar» bihurtzekoa zutelako.

Eta ondoren, Parisen Persiar golkoko monarkiek eta Kerryk egindako bileraren ondoren, Saudi Arabiako Atzerri ministroak su-eten eskaintza berretsi eta zehaztu zuen. Gainera, ahobizarrik gabe azaldu zuen bere herrialdeak zergatik esku hartu duen Yemen: «Behar dugun azkeneko gauza da Iranen eta Hezbollahen aldekoa den milizia bat misilekin egotea gure mugan. Hori ez da gertatuko».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Gaiak

Albiste gehiago

Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz - Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste

Pekinen iragan astean egin zuten manifestazioetako bat. ©M. R. CRISTINO / EFE

Txina, konfinamenduen amaierarako bidean

Olatz Urkia

Urumqin hiru lagun hil ziren joan den astean, sute bat hasi eta konfinamendu neurriek suhiltzaileen lana oztopatu zutenean. Haserrea segituan piztu, eta Txina osoan hedatu dira neurri horren aurkako protestak; orain, egoera baretuta, badirudi gobernuak manifestariak lasaitzeko keinua egin duela.
 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Hainbat lagun, Israelgo armadak herenegun hil zuen palestinar baten hiletan, Beit Rema herrian, Zisjordanian. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian

Mikel O. Iribar

Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.