Laura Perez, Ahal Dugu-ren lehendakarigai

Nafarroako %75en babesa du.

Araban, Koldo Martinek jaso du boz gehien; Bizkaian, Neskutz Rodriguezek; eta Gipuzkoan, Juantxo Iturriak
Laura Perez, martxoaren 23an, Iruñean, primarioetarako bere taldearen aurkezpenean.
Laura Perez, martxoaren 23an, Iruñean, primarioetarako bere taldearen aurkezpenean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Enekoitz Esnaola -

2015eko apirilak 2
Laura Perez (Iruñea, 34 urte) izango da Nafarroako Podemos Ahal Dugu-ren lehendakarigaia parlamenturako hauteskundeetarako. Alderdi barruan bigarren koska gainditu du. Idazkari nagusi izateko primarioetan irabazi zuen lehenik, Espainiako zuzendaritzaren ildokoa ez zen arren. Eta lehendakarigai izateko bozketan gailendu da orain, atzo jakin zenez. Hala ere, Nafarroako parte hartzearen %23,8, boto zuriak izan dira. Ondorioz, bozen ondoren aztertu beharko da aliantzen inguruan zer giro egon litekeen Nafarroako Ahal Dugu-n.

Hemezortzi laguneko zerrenda aurkeztu zuen hark. Haien artean dira Mikel Buil, Tere Saez, Carlos Couso eta PSNko kide ohi Ainhoa Aznarez. Haiena zen hautagaitza talde bakarra. Aurkeztutako besteak norbanako gisa zihoazen. Perezen lehiakide ziren Francisco Espinosa —%15,23ko babesa— eta Juan Carlos Alutiz (%8,83).

EAEn foru bozetarako primarioak egin dituzte, eta Denok Bat hautagaitza «bateratukoa» nagusitu da. Gipuzkoan Juantxo Iturriak (Donostia, 33 urte) jaso du boto gehien; Bizkaian, Neskutz Rodriguezek (Durango, 34 urte), eta Araban, Koldo Martinek (Basauri, 66 urte). Erkidegoko kontseilu bilera hilaren 11n egingo dute, eta ikusi beharko da haiek jotzen dituzten ahaldungai nagusi. Alderdiko iturri batzuek diote hori litzatekeela «logikoena».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna