Talde osoaren erakustaldia

Anna Ferrand Prevotek irabazi du Birako lehen etapa, eta Rabobankek hasterako txikitu du lasterketa, hiru txirrindularik minutu bat irabazita
Pauline Ferrand Prevot, podiumean, etapa amaituta.
Pauline Ferrand Prevot, podiumean, etapa amaituta. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Unai Zubeldia -

2014ko ekainak 13

Marianne Vosentzat izaten dira gehienetan loreak eta txaloak. Baina Rabobank talde guztia ibili zen harrigarri atzo Emakumeen Birako lehen etapan. Oso gutxitan ikusten diren erakustaldien parekoa eman zuten Pauline Ferrand Prevotek, Anna Van der Breggenek eta Marianne Vosek (Rabobank). Zumeltza Gane eta Urkiolako igoerek sakabanatu zuten tropela, eta hamabi txirrindulariko taldea aurrean zihoala, Rabobankeko hirukoak jo zuen erasoa Urkiolako azken kilometroan —aurretik Annemiek Van Vleuten taldekidea saiatu zen—. Elkarlanean ikusgarri, faboritoen bigarren taldetxoarekiko minutu baten aldearekin iritsi ziren hirurak Iurretako helmugara.

Horixe da hasterako lasterketa txikitzea. Durango-Durango klasikoan erakutsi zuen Vosek bete-betean iritsi dela Euskal Herriko aste garrantzitsura, eta atzo bi taldekideei eskaini zien aukera liderraren maillota janzteko. Azkenerako, Ferrand Prevotek irabazi zuen esprinta, eta herbeheretarra abiatuko da gaur liderraren maillotarekin. Rabobankentzat erabat ona izan zen eguna, erakustaldi harrigarriari ekin aurretik gurpila zulatu zitzaiolako Emma Johanssoni (Orica), ustez Vosen aurkaririk indartsuenari, eta atzetik aurrerako lanean jo eta su aritu behar izan zuen suediarrak. Sailkapen nagusirako aukera guztiak galduta, 2.09 minutura helmugaratu zen, azkenean, iazko garailea. Ane Santesteban (Ale Cipollini) izan zen lehen euskalduna, 25. postuan, 2.47ra.

Oñatin hasi eta amaituko da gaurko etapa, Birako bigarrena, 113,7 kilometrokoa. Udana eta Atagoiti igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Zaharretik eta berritik

Aitor Manterola

Aste eta erdian, Marcelinok ez du astirik izan nahi duen jokatzeko era guztiz ezartzeko, baina zantzu batzuk erakutsi ditu Athleticek. Beste batzuk lehengoak dira: Gaizka Garitanoren ereduko hainbat ezaugarri.

Abelardo Fernandez, Alavesek eta Leganesek 2019ko apirilean Mendizorrotzan jokatutako partidan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Aurrez egindakoaren uberan

Eñaut Agirrebengoa

Aurreneko aroan lortu zuena eredu izanda, Abelardok bigarren aldia hasiko du gaur Alavesekin, Almerian, Kopan. Abiapuntua ezberdina den arren, formula berbera ezartzen ahaleginduko da.

IDK-ko eta Araskiko jokalariak lehen itzuliko norgehiagokan, Gaska kiroldegian. ©IDK

Irabazi behar diren horietakoa

Ainara Arratibel Gascon

Araskik eta IDK-k derbia jokatuko dute bihar. Arabarrak eta gipuzkoarrak aurkari zuzenak dira Ligako kanporaketetarako borrokan. Lehen itzulian IDK nagusitu zen, Gaskan

K2 mendia, beheko kanpalekutik. ©Iñaxio Lopez de Arana Arrieta

K2an neguan inoiz iritsitako lekurik garaienera heldu dira lau xerpa

Berria

Pakistango iluntzean saiatuko dira hamar mendizale K2ko tontorrera igotzen. Gora iritsiko balira, mugarri bat ezarriko dute himalaismoan: neguan oraindik gizakirik iritsi ez den K2 mendira igotzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Unai Zubeldia

Informazio osagarria