Noiz sortua: 2018-01-03 00:30:00

Bost txiotik bat euskaraz

Eremu digitalari buruzko datuak sartu dituzte Euskararen Adierazle Sisteman. Aplikazio mugikorretan, lautik bat euskaraz dago; webetan, hamarretik bat
Twitterren Euskal Herriko erabiltzaileen errolda osatu dute, eta haien mezuetatik lortu dituzte erabilera datuak.
Twitterren Euskal Herriko erabiltzaileen errolda osatu dute, eta haien mezuetatik lortu dituzte erabilera datuak. SASCHA STEINBACH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko urtarrilak 3

Euskal herritarrek euskaraz idazten dute bost mezutik bat Twitterren. Sare sozial horretan euskarazko jarduna zenbatekoa den aztertu dute Euskararen Adierazle Sistemarako, eta hona emaitzak: mezuen %18 euskarazkoak dira; %69, gaztelaniazkoak; %5, frantsesezkoak. Neurketa egiteko, Twitterren Euskal Herriko erabiltzaileen errolda bat egin dute era automatikoan, ikasketa automatikoko algoritmoen bitartez. Lista hori osatuta, erabiltzaile horien guztien mezuak bildu dituzte, eta horrela lortu dute erabilera datua.

Euskararen Adierazle Sisteman sartu dituzte ingurune digitalaren inguruko datuak. Abenduaren 20an aurkeztu zuten egitasmoa: webgune batean bildu dituzte euskararen egoerari buruzko datuak. Euskal Herri osoko erakundeak batu dira horretarako: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak. 600.000 euroko aurrekontua du proiektuak; Europako Batasunaren funtsetatik ordaindu dute gehiena, Interreg diru laguntzen bitartez.

Gaur hamabost aurkeztu zutenean, azaldu zuten 33 adierazle erabili zituztela Euskararen Adierazle Sistema osatzeko, baina pixkanaka gehiago izango zirela. Lau erantsi dizkiote, Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Eremu digitalarekin lotuta daude guztiak: sare sozialetako erabilera, euskarazko eskaintza web edukietan, euskararen erabilera web edukietan eta euskarazko eskaintza ingurune digitaleko azpiegituretan.

Gabeziak eta indarguneak

Jaurlaritzak azaldu du beharrezkoa dela esparru digitalean euskara zertan den jakitea. «Zenbat eta hobeto posizionatuta egon ingurune digitalean, orduan eta bizitasun digital hobea izango du hizkuntza batek». Euskarak arlo horretan dituen «gabeziak eta indarguneak» zein diren jakin nahi dute adierazle sistemaren bidez. Bi urteko lana izan da, eta Soziolinguistika Klusterrak eta Elhuyarrek landu dituzte adierazleak.

Sare sozialetako jardunari dagokionez, Twitterreko erabilerari behatu diote: mezuen %18 euskaraz. Azken inkesta soziolinguistikoan galdetu zuten sare sozialetako erabilerari buruz; %14k adierazi zuten euskaraz egiteko ohitura dutela sarean —erdia edo gehiago euskaraz idazten dutenak—. Gazteen erabilera handiagoa da: 16-24 urterekin, %23k erantzun zuten euskaraz aritzen direla sarean.

Webguneetako euskarazko eskaintzari dagokionez, Puntueus behatokiaren informazioa erabili dute. 2016ko datuen arabera, Euskal Herrian erregistratutako webguneen %12 daude euskaraz.

Webguneetan euskararen erabilera zenbatekoa den, bi adierazleren bidez neurtuko dute hori: batetik, erabat euskaraz dauden webguneen bisita datuak; bestetik, hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzten guneen kasuan, euskarazko orrialdeen bisitak. Lehen adierazleko datuak dituzte orain arte: erabat euskaraz dauden webguneetako orriek 7,1 milioi bisita izan zituzten azaroan.

Ingurune digitaleko azpiegiturei dagokienez, hiru atal bereizi dituzte. Batetik, aplikazio mugikorretako eskaintza: Espainian eta Frantzian gehien erabiltzen dituzten aplikazioak hartu dituzte, eta laurdenek daukate euskarazko bertsioa. Bigarrenik, web zerbitzuei dagokienez, gehien erabiltzen direnak identifikatu dituzte, eta haietatik %40k dute euskarazko atala. Hirugarrenik, oinarrizko tresna eta sistema eragile ezagunenei behatu diete, eta erdiek baino gehiagok daukate euskarazko eskaintza: %62k.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Hamalau pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian PCR proban. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera, autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte, etenda egongo dira Nafarroaren eta EAEren arteko joan-etorriak. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna