Noiz sortua: 2014-06-05 00:30:00

UPNk onartu du aldatu behar dela AHTa pagatzeko modua

Yolanda Barcina presidenteak «funtsezkotzat» jo du, hala ere, azpiegitura hori.

Oposizioak gaur egungo akordioa kritikatu du.

Bildu: «Ez dute zentimorik itzuli»
AHTaren aurkako protesta Cadreitako lanetara eraman zuten proiektuaren aurkariek, joan den azaroan.
AHTaren aurkako protesta Cadreitako lanetara eraman zuten proiektuaren aurkariek, joan den azaroan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Edurne Elizondo -

2014ko ekainak 5

Abiadura handiko trenaren (AHT) finantzaketari buruz iritzi ezberdinak agertu dituzte Nafarroako Gobernuko eta oposizioko taldeek Nafarroako Parlamentuan. Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak agerraldia egin zuen atzo, Bilduk eskatuta. Talde horretako parlamentari Maiorga Ramirezek Barcinari leporatu zion «inondik inora joango ez den azpiegitura» bat ordaintzea: «60 milioi euro gastatu dituzu , eta zentimo bakar bat ere ez duzu jaso Espainiako Gobernutik. Ez jarraitu pagatzen». Ordainketetan atzerapenak izan direla onartu zuen gobernuburuak, eta akordio «hobea» behar dela, aurreratu duen dirua Nafarroari nola itzuli zehazteko; nabarmendu zuen, hala ere, Nafarroari zor zaiona ordaintzeko badela 35,6 milioi euroko saila Espainiako 2014ko aurrekontuetan. AHTaren inguruko ohiko diskurtsoari eutsi zion Barcinak, eta herrialdearen garapenarekin lotu zuen azpiegitura hori.

Nafarroako korridorearen proiektua moldatu eta gero, Castejon eta Iruñe arteko tren zatia baino ez da izanen abiadura handikoa, loturarik gabe; hala ere, Nafarroako Gobernuak ez du bazter utzi kilometro bakoitzeko bederatzi milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen proiektua. Erakunde horrek aurreratu behar du azpiegitura gauzatzeko behar den diruaren zati bat: «387,6 milioi euro, 675 milioi euroko aurrekontu osotik», azaldu zuen Nafarroako presidenteak.

Negoziazioak

Iaz hasi behar zuen Espainiak Nafarroari aurreratutako dirua itzultzen, Nafarroako eta Espainiako gobernuek 2010ean sinatu hitzarmenaren arabera. Espainiak, ordea, dirurik ez du eman, oraindik ere. «2013an hamar milioi euro itzuli behar zizkiguten; eta 2014an, bertze 25,6 milioi», erran zuen Barcinak parlamentuan. Kopuru horiek 43,2 (2011) eta 134 (2012) milioi euroko gastuen arabera finkatu zirela zehaztu zuen: «2011n, ordea, hamar gastatu ziren; eta 2012an, 23. Hala ere, 2014ko aurrekontuetan Nafarroarentzat 35,6 milioi euroko diru saila onartzea lortu dugu».

Barcinak argi utzi zuen, hala ere, egungo akordioa ez dela «onena» Nafarroarentzat. «Interesak ez ordaintzeko, negoziazioak egiten ari gara». Nafarroako Gobernuaren asmoa da, aurrerantzean, AHTko lanentzat ordaindu beharrekoa zuzenean kentzea Nafarroak Espainiako Gobernuari eman beharreko kopurutik.

«Mahai gainean badago bertze akordio bat sinatzeko proposamena, eta ziur naiz aurrera eginen duela», azaldu zuen PPNko parlamentari Eloy Villanuevak atzoko saioan. Villanuevak eta PSNko Pedro Rasconek ez zuten ontzat eman egungo finantzaketa sistema. AHTa egitea, ordea, «beharrezkotzat» jo zuten.

Bertzelako iritzia agertu zuten Bilduk, Aralar-NaBaik eta Ezkerrak. Salatu zuten Castejon eta Iruñe arteko AHTak ez duela zentzurik, eta dirua xahutzea leporatu zioten Nafarroako Gobernuari. «Espainiako Gobernuak barre egin dizu, eta zuk amore eman duzu; onartu egin duzu egoera hori», erran zion Maiorga Ramirezek Barcinari.

«Ardurarik gabe» jokatzea leporatu zion Nafarroako Gobernuko presidenteari Aralar-NaBaiko parlamentari Txentxo Jimenezek. «Zer erran emanen du lan honek; egin behar ez denaren ikur izanen da».

«Zentzugabekeria da abiadura handiko trena egiteko proiektuari eustea», nabarmendu zuen Ezkerrako Marisa de Simonek. «Lan horiek egiten tematu da Nafarroa, eta ez duen dirua jarri du, gainera, lan horiek ordaintzeko. Inora ez doan trena ordaintzea nahiago duzue, dirua gizarte gaietan erabili baino», salatu zuen Ezkerrako parlamentariak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Emakume bat kafea hartzen, Gasteizko Foru plazako harmailetan. ©D. AGUILAR / EFE

Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna