Noiz sortua: 2018-06-14 00:30:00

Yemengo hornidura portu nagusia hartzeko erasoaldia hasi du Saudi Arabiak

2015ean matxino xiiten aurkako gerran sartu zenetik Riadek egin duen operazio handiena da. NBE: «Munduko giza krisi handiena da, eta okertu eginen da»
Saudi Arabiaren koalizioarekin batera borrokan ari diren milizianoak, herenegun, matxino xiiten kontrolpean dagoen Hudaida hirirako bidean.
Saudi Arabiaren koalizioarekin batera borrokan ari diren milizianoak, herenegun, matxino xiiten kontrolpean dagoen Hudaida hirirako bidean. NAJEEB ALMAHBOOBI / EFE

Mikel Rodriguez -

2018ko ekainak 14

Duela hiru urte baino gehiago hasi zen Saudi Arabia Yemengo gerran esku hartzen. Nazioarteko koalizio bat antolatu, eta aire eraso kanpaina handi bat hasi zuen matxino xiiten aurka, Abd Rabu Mansur Hadi presidentearen agintea berriz ere herrialde osoan ezartzeko helburuz. Hadiren gobernuak orduan erran zuen «kanpaina zehatz eta motz bat» izanen zela. 2015eko martxoaren 27a zen, lehenbiziko bonbardaketen biharamuna. Hiru urte baino gehiagora, 10.000 lagun baino gehiago hil ondoren eta herrialdea aspaldian muturreko krisi humanitario bat pairatzen ari dela, orain arteko erasoaldirik handiena hasi du Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioak.

Mendebaldeko Hudaida hiria da koalizioaren helburua, Itsaso Gorriko kostan. Huthiek, iparraldeko matxino xiitek, kontrolatzen dute hiri hori, eta haren portuak berebiziko garrantzia du, elikagaiak eta bertzelako hornigaiak lortzeko bide nagusi eta ia bakarra baita milioika herritarrentzat. Saudi Arabiako, Arabiar Emirerri Batuetako eta Egiptoko berri agentzien arabera, herrialde horietako indarrek airetik eta itsasontzietatik bonbardatu zituzten atzo huthien posizioak, eta Yemen hegoaldeko miliziek lurreko erasoaldia hasi zuten Hudaidako aireportua eta Al-Duraihmi landa eremua hartzeko —hiritik hamar kilometrora—.

«Hondamendi» egoera

CARE International gobernuz kanpoko erakundearen arabera, «ordu erdiko epean» 30 aire eraso baino gehiago egin zituzten Hudaidan. Hirian dagoen nazioarteko erakunde bakanetakoa da CARE International. «Zibil batzuk harrapatuta daude. Bertze batzuk etxeetatik aterarazi dituzte. Uste genuen ezin zela okerragoa izan, baina, zoritxarrez, oker geunden», adierazi zion Reuters agentziari Jolien Veldwijk Yemenerako arduradunak.

Erasoaldia ez da ezustean etorri. Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak joan den astelehenean jakinarazi zuen «buru-belarri» ari zirela negoziatzen erasoaldia eragozteko. Elkarrizketek ez dute fruiturik eman, eta NBE hagitz kezkatuta agertu zen atzo. «[Yemengoa] Munduko giza krisi handiena da, eta okertu eginen da», adierazi zuen Filippo Grandi Errefuxiatuentzako goi mandatariak. NBEren arabera, Yemenek dituen 25 milioi biztanle ingurutik 8,4 milioi inguru gosetea pairatzen ari dira, eta oinarrizko zerbitzu gehienak erabat hondatuak dituzte. Hudaidako hornidura bidea eteten bada «hondamendi» egoera «are gehiago» okertuko dela ohartarazi zuen atzo Marie-Claire Feghali Gurutze Gorriaren bozeramaileak.

Horrez gain, NBEk eta Gurutze Gorriak ohartarazi dute koalizioaren erasoaldiaren helburu den eremuan 600.000 zibil inguru bizi direla. «Erasoaldia luzatzen bada, kasurik okerrenean kalkulatzen dugu 250.000 herritarrek dena galduko dutela, baita bizia ere», erran zuen joan den ortziralean Lise Grande NBEk Yemenen duen giza laguntzarako koordinatzaileak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Espainiako Gobernuak eguneko udalekuak baimenduko ditu hirugarren fasean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Mikel Rodriguez

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna