Madrilek fiskaltzara eraman du webgune bat

Berria -

2018ko urtarrilak 13
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea zenak governrepublica.org webgunea iragarri zuen, atzo, Twitter bidez. Bada Enric Millo Madrilek Katalunian duen ordezkariak jakinarazi zuen webgune horren berri eman diola Espainiako Fiskaltzari. Millori «zentzugabekeria bat» iruditzen zaio Puigdemontek egindakoa.

Generalitatearen zigilu ofiziala du webguneak, Generalitateko jauregiaren argazkiak biltzen ditu, eta helburu du Kataluniako Gobernu legitimoarekin harremanetan jartzeko bide guztiak bateratzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna