NEURKETAREN GAKOAK

2017ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Zenbagarrena da? Zazpigarren neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Lehen aldiz 1989an egin zuten neurketa, Siadecoren eta EKB Euskal Kultur Batzordearen eskutik. 2001az geroztik, Soziolinguistika Klusterrak egiten du kale erabileraren neurketa.

Nola egiten dute? Behatzaileek neurtzen dute erabilera, hiztunak zein hizkuntzatan ari diren entzunda; ez dute interferentziarik egiten haiekin, ez diete ezer galdetzen. Hiztun norbanakoen «subjektibotasuna» saihesten dute sistema horrekin.

Zer fidagarritasun du? Azken neurketan 515.260 solaskideren informazioa jaso dute, Euskal Herri osoko 144 udalerritan 187.635 elkarrizketa behatuta. %95eko konfiantza mailarekin, 0,3ko oker tartea dute datuek. Honako hauek dira behatutako solaskide kopuruak: Araban, 46.035; Bizkaian, 156.539; Gipuzkoan, 213.273; Nafarroan, 68.917; eta Ipar Euskal Herrian, 31.357.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.