Noiz sortua: 2014-07-09 00:30:00

Alzheimerrari aurrea hartzeko bidean, izpi bat

Ikertzaile talde batek jakinarazi du odola aztertuz gai dela norbait urtebeteren buruan erituko den iragartzeko.

Erruz ikertu behar dute oraindik ere, baina baikor mintzatu dira
Alzheimerra ikertzen duen ikerketa zentro batean, zientzialari bat lanean, artxiboko irudi batean.
Alzheimerra ikertzen duen ikerketa zentro batean, zientzialari bat lanean, artxiboko irudi batean. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Arantxa Iraola -

2014ko uztailak 9
Odol analisi bat aski dela diote; aztertu, eta argitu egin daiteke pertsona batek urtebeteren buruan Alzheimerren gaitza izango duen. Askotan, oroimen faltarekin lotutako beste gorabehera batzuekin lotzen dira eritasunaren hastapenak, eta kosta egiten da diagnostikoa egitea. Usu, diagnostikoa egiten denerako, aurreratuta egoten da gaitza: larriki. Erresuma Batuan egin berri duten aurkikuntza horrekin diagnostikoa erraztu daitekeela diote, eta erientzako botikak aurkitzeko bidean aurrera egiten lagunduko duela horrek. Izan ere, lehenagotik sartu ahal izango dituzte gaixoak saio klinikoetan. Hortxe dute jarrita itxaropena aurkikuntza egin duten adituek. Testak %87ko doitasuna duela esan dute, eta ikertzen jarraitu behar den arren, baikorrak dira.

Aurrez landu izan dira era horretako testak, baina doitasun txikiagoa izan dute. Oxfordeko Unibertsitatean eta Londreseko King Collegen dihardute aurkikuntza egin duten ikertzaileek.

Alzheimer & Dementia aldizkarian eman dute egindako lanaren berri. Erresuma Batuan hotsandiko oihartzuna eman diote albisteari, eta Osasun ministro Jeremy Huntek berak hitza hartu du, arranditsu: «Aurrerapauso handia da». Nolanahi ere, ez dirudi testak berehala erabilgarri egongo direnik; urte pare bat gutxienez beharko direla esan dute. Zalantza etikoak ere badira, eta sortuko dira berriak. Sendabiderik gabeko gaitza da egun alzheimerra, eta pertsona bati eritu aurretik gaitza izango duela esatea ez da batere albiste samurra.

Egungo egoera ere ez da batere erraza; ataka zailean egoten dira sarritan sendagileak. Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile Simon Lovestonek azaldu du maiz oroimena galtzen hasitako pertsonak joaten zaizkiola kontsultara, zinez asaldatuta egoten direla, eta ezin izaten diela deus ere argitu. «Alzheimerren eritasuna izango duten galdezka etortzen zaizkit, eta urtebetera itzultzeko esan behar izaten diet. Izugarria da».

Proteinei erreparatuta

Alzheimerra ageriko izaten hasi aurreko hilabeteetan odolean ageri diren proteina batzuei erreparatuta prestatu dute odol testa. 427 pertsona osasuntsu, burua galtzen hasitako 220 lagun eta alzheimerrarekin diagnostikatutako 476 ikertu dituzte; hainbat taldetako pertsonen odol laginak erkatu, eta aldeak zertan diren ikertzen ahalegindu dira.

Alzheimerraren inguruko ikerketa askok, esperantza handia piztu arren, kale egin dute. Probatu diren botika asko jada garuna oso erasanda duten eriekin erabili dira, eta zientzialariek ikusi dute hor zinez zaila dela eragitea. Horregatik iruditzen zaie garrantzitsua gaitza aurretik diagnostikatzeko tresnak garatzea. Osatu ezin, eta aurrea hartzeko.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna