Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak. Euskararen sustapena

Hedabideen «irismenaren» arabera emango ditu laguntzak Jaurlaritzak

Euskararen sustapenerako aurrekontuari eutsi izana nabarmendu du Patxi Baztarrikak.

Tarteka euskara darabilten gaztelaniazko hedabideen laguntza berreskuratu du
Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2014ko ekainak 19 - Donostia

Euskara sustatzen duten erakunde eta egitasmoen artean hamar milioi euro pasatxo banatuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, eta beste ia 31 milioi bideratuko ditu helduen euskalduntzera. Guztira, 41.068.000 euro izango dituzte 2014ko diru laguntzek. Iazko kopuruari eutsi izana nabarmendu zuen atzo Patxi Baztarrika sailburuordeak: «Ahalegin handia da, diru sarrerak nola murriztu diren kontuan hartuta». Kuantitatiboak baino gehiago kualitatiboak dira aldaketak: haur eta gazteei bideratutako proiektuak lehenetsiko dituzte, eta «eraginkortasun soziala» ezarriko dute irizpide nagusi gisar. Ildo horretan, euskarazko hedabideen artean, «irismenaren» arabera banatuko dituzte laguntzok.

Azken bi urteetako kopuru bera bideratuko die Jaurlaritzak euskarazko egunkari, aldizkari, irrati, telebista eta Internet bidezko herri ekinbideko komunikabideei: 4.875.000 euro. Diru hori banatzeko irizpide nagusiak, ordea, aldatu egingo ditu: orain arte «hedabideen zabalkundeari eta produktuaren kalitateari» erreparatu izan die, baina aurten, puntuazioaren erdia baino gehiago emango dio «hedabide bakoitzaren irismen mailari». Hala, komunikabideen hedapen eremuan zenbat kontsumitzaile dauzkaten neurtuko du.

«Kalitatea ere kontuan izango dugu, noski», esan du Baztarrikak. «Baina guk, eraginkortasunaren ikuspegitik, kontsumoa sustatu nahiko genuke, eta, beraz, kontsumoa izatea irizpide nagusia laguntza ematean. Hedabide bakoitza irits litekeen herritarren artean zenbatengana iristen den aztertu nahi dugu, alegia, nolako onarpena duen produktuak kontsumitua izatean». Nabarmendu du erabilera eta kontsumoa jarri nahi dituztela erdigunean: «Produktuak sustatu nahi ditugu, kontsumituak izan daitezen, erabiliak izan daitezen».

Euskarazko hedabideei ez ezik, gaztelaniazkoei ere emango die laguntza Jaurlaritzak. 2012an desagertutako diru saila berreskuratu du: 180.000 euro banatuko ditu euskara tarteka erabiltzen dutenen artean. «Euskaldunek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea modu eraginkorragoan betetzea» du helburu neurriak, besteak beste.

Gainerako diru sailak berdin mantenduko ditu gobernuak: 979.200 euro euskalgintzara, esparru ez-formaletan euskara bultzatzeko proiektuetara; 807.500 euro informazio eta komunikazioaren teknologietara, Interneten euskararen presentzia areagotzeko egitasmoetara; 1.944.800 euro LanHitz deialdira, lantokietako euskara planetara; eta 1.385.500 euro toki erakundeetan euskara sustatzeko ekintzetara.

Euskaltegiak, berdin

Bestalde, 30.896.000 euro bideratuko du helduen euskalduntzera: 39 udal euskaltegietara eta itunpeko 64etara helduko da gehiena. Iaz bezala, «moduluei beherapenik egin gabe» eutsi dio Jaurlaritzak, Baztarrikaren hitzetan: «Euskaltegien jarduera finantzatzeko laguntza sistema bere horretan mantendu da, inolako doikuntzarik gabe». Ikasleentzako diru laguntza, berriz, igo egin da, 800.000 eurora; iaz, 3.400 ikasleri itzuli zieten matrikularen zenbatekoa.

Datozen hilotan deialdi bidez emango diren laguntza horiez gain, 2.290.630 euro emango dizkie Jaurlaritzak hainbat erakunderi, itun bidez. Euskaltzaindira eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikora bideratuko ditu kopuru handienak: 1.150.000 eta 400.000 euro, hurrenez hurren. Besteak beste, 92.920 euro emango dizkio Euskaltzaleen Topaguneari; 118.250 Labayruri; 28.000 EHUko Euskara Institutuari; 23.000 Uemari; 25.000 Tokikomi; eta 92.000 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.
Indarkeria atxistaren aurkako elkarretaratze bat, Tuteran, artxiboko irudian ©Iñigo Uriz / foku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...