EAJri entzungor eginez, PPren gobernuak ez du kargugabetuko Sanchez Corbi

Guardia Zibileko koronelaren hitzek EAJ haserretu dute. Estebanen iritziz, Sanchez Corbi ezin da egon egun duen arduran, 1997an torturagatik zigortu zutelako
Miguel Sanchez Corbi, iazko azaroan, Espainiako Kongresuko batzorde batean.
Miguel Sanchez Corbi, iazko azaroan, Espainiako Kongresuko batzorde batean. EMILIO NARANJO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2018ko otsailak 15

«Gaiztoak: ETAkoak, Batasunakoak, EAJkoak eta euskal Eliza». «EAJk eta Eusko Jaurlaritzak kobratu egin nahiko dute ETA desegiteagatik». «EAJk ez zuen ETAren porrota nahi». «Gerra zikinak ez zuen horrenbesteko garrantzirik izan». Guztiak dira Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibileko UCO Unitate Zentral Operatiboko buruzagiaren adierazpenak, azken aste eta hilabeteetan hedabide ugarik eginiko elkarrizketetan eta argitaratu berri duen liburuaren aurkezpenean esandakoak. Sanchez Corbiren hitzek EAJ asaldatu dute, eta Aitor Esteban diputatuak kontuak eskatu zizkion atzo Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Sanchez Corbiren adierazpenengatik eta hura Guardia Zibileko ardura postu batean egoteagatik. Izan ere, Kepa Urra torturatzea egotzita zigortu zuten 1997an: «Torturengatik zigortutako pertsona bat, protagonismo hitzontzi horren tamainako norbait, ezin da UCOko buru izan».

Rajoyk erantzun zuenez, Sanchez Corbik ez zituen adierazpen horiek egin «bere egungo funtzioen testuinguruan, liburu baten promozioarenean baizik». La Vanguardia kazetak otsailaren 3an argitaratu zuen Sanchez Corbiri eginiko elkarrizketa, eta bertan EAJ «gaiztoen» multzoan sartu zuen. Rajoyk atzo azaldu zuen kazetariak berak zuzendu zituela adierazpenak, eta «ulertzen» zuela Esteban «irainduta sentitzea, gertatu izan balira». Erantzun txandan, Rajoyk erantsi zuen «legeak, zuzenbide estatuak eta euskal eta espainiar herritarren gehiengoak garaitu» zutela ETA: «Gauzak aldatu egindira Euskal Herrian, hobera: denok dakigu hori. Horregatik, garai berriak egonkortzeko, askoz egokiagoa da zu eta ni ez sartzea gai horietan».

Sanchez Corbi 2015etik da UCOko buru, baina azken asteetan ari da zeresana ematen; izan ere, bi liburu argitaratu ditu berriki, ETAren aurkako jardunaz. 1997an, lau urteko espetxe zigorra ezarri zion Bizkaiko Auzitegiak, 1992an Kepa Urra torturatzea egotzita. «Komando bat atxilotu nuen, gainerakoak non zeuden esatea nahi nuen... eta legearen lerroa igaro nuen. Gaztaroko akats bat izan zen», elkarrizketa batean azaldu zuenez. Auzitegi Gorenak urtebetera murriztu zion espetxe zigorra, eta Espainiako Gobernuak indultatu egin zuen 1999an. Harrezkero, Guardia Zibilaren hierarkian gora egin zuen, eta aitortza ugari jaso ditu: tartean, Frantziako Ohorezko Legioa, 2015ean.

Madril, «arinkeriaz»

EAJk Espainiako Gobernuaren erreakzioa kritikatu zuen atzo, herenegun Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiari ezarritako zigorra dela eta. Rafael Catala Justizia ministroak herenegun nabarmendu zuen auzitegiak ez dituela «torturatzat» jo Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren «lesioak». Atzo, Koldo Mediavilla EAJko Harreman Instituzionaletako idazkariak torturen auzian «arinkeriaz» jokatzea egotzi zion Catalari. Ezker abertzalea ere kritikatu zuen, «bestelako urraketa eta indarkeriak» ez salatzea leporatuta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna