Albistea entzun

Otxomaioak Urduñan

Herriarentzat lanean arituak jaien hasieran

Urduñako Gazte Asanbladak hogei urte bete ditu, eta pregoilariak izango dira. Txupinera Aintzane Okeranza izango da, udal lorategiak borondatez zaintzen dituena
Urduñako jaietako erdigune bihurtu ohi da Foru plaza.
Urduñako jaietako erdigune bihurtu ohi da Foru plaza. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2018ko maiatzak 4

«Aurtengo otxomaioetan kontuan hartu dira herritarren alde lan egin duten pertsonak». Beñat Aginako Urduñako Gazte Asanbladako kidea da, eta aurten hogei urte bete dituztenean herriko jaietako txupinazoan udaletxeko balkoian arituko dira pregoia irakurtzen. Eurekin batera egongo da Aintzane Okeranza txupinera lanetan, Urduñan (Bizkaia) ezaguna den herritar bat. Izan ere, udal lorategien zaintzan aritzen da, borondatez, Mari Paz Robinaren laguntzarekin. «Herriko jende asko berarekin ados eta gustura dago», azaldu du. Horregatik uste du Aginakok herriaren alde lan egiten dutenak saritu direla aurtengo otxomaioen txupinazoan. «Sari polita da halako auzolan proiektuak bultzatzeko». Horregatik uste du berezia izango dela aurtengo jaien hasiera.

Gazte asanbladako kideek gustura hartu zuten izendapenaren berri, aurtengoa urte berezia delako eurentzat. Urteurren borobila dute, eta herritarrek proposatu eta bozkatuta aukeratu dute jaietako pregoilari izateko. «Esan digute jende askok eman digula botoa, eta, horregatik, pozik gaude; ohore bat da jaietako pregoilari izatea, eta are gehiago eurek aukeratu bazaituzte». Urte osoan ekitaldi ugari antolatzen baitituzte, eta horrek luzera begira eragina duela uste du asanbladako kideak.

Esaterako, Gazte Eguna antolatzen dute urtero Aste Santua baino bi aste lehenago. «Herriko eragile gehienekin batera antolatzen dugu, San Joan gauean ere akelarrea egiten dugu, eta, azken urteetan, jende asko agertzen ari da; horrelako gauzek asko laguntzen dute ostera herritarrek kontuan hartzeko gazte asanblada». Horregatik pozik daudela dio, ezeren gainetik herriko eragile gehienekin harreman ona dutelako, eta hori da garrantzitsuena harentzat.

Baina jaietan ere antolatu ohi dituzte euren ekitaldi propioak. Aurten kontzerturik ez dute antolatu, «aurtengo egitaraua nahiko beteta datorrelako». Ez zuten aukerarik ikusten udalarekin topo egin barik zuzeneko emanaldiak antolatzeko. Baina jaietako bigarren ostiralean kuadrillen afaria egin ohi dute, eta horrek herritarren parte hartze handia izaten duela nabarmendu du Aginakok. «Urte batzuetatik hona jende ugari biltzen du».

Ekinbide horiekin guztiekin, jai herrikoiak sustatu nahi dituztela azaldu du, herritarrek festetan parte har dezaten, azken finean. Eta horixe bera nabarmenduko dute udaletxeko balkoitik irakurriko duten pregoian nabarmenduko dutena: «Eskerrak emateko baliatuko dugu pregoia, hogei urteko lanak bere fruituak eman dituela adierazteko; eta horrekin batera gonbita egin nahi diegu gazteei, eurena senti dezaten asanblada bera». Jaiak herritik eta herriarentzat antola ditzaten.

Behin pregoia irakurrita eta suziria piztuta, jaia hasiko da Urduñan, eta hilaren 13ra arte zer goza eta zer dantza egongo da. Bi asteburu iraungo dute jaiek, eta kanpotar ugariren bisita espero dute Urduñan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

«Ez da gaztetxearen inguruko film soil bat»

Amaia Jimenez Larrea

'Mari. Isilik nahi gaituztenan' Oñatiko Antixena gaztetxearen hamargarren urteurrenaren harira sortutako film bat da, fikziozkoa. Datorren astean estreinatuko da, Oñatin eta Durangoko Azokan.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©AXEROMUSIC

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Hemengo irrati batzuk hasiak dira jolasten adimen artifizialarekin»

Urtzi Urkizu

Adimen artifizialarekin narrazioak sortu, eta horiek 'Zero eta bat' podcastera eramaten ditu Erezumak. Gaur sareratuko du hirugarren atala. «Esperimentatzen jarraituko dut».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...