FORU DEKRETU BERRIA

2017ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Eskubideak, eremuka. 1986ko Euskararen Legea eta hark ezarritako zonifikazioa indarrean daudenez, foru dekretu berriak ere hiru aplikazio eremu izanen ditu. Eremu euskaldunean, «ofizialtasunetik eratorritako eskubide guztiak» bermatuko ditu gobernuak; halaber, eremu mistoan eta ez-euskaldunean, administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea ere ziurtatu nahi dute.

Komunikazioa. Elebitasuna sustatuko dute barne komunikazioan eta herritarrekiko harremanetan. Eremu euskaldunean, betebeharra izanen da; beste bi eremuetan, aukerakoa.

Lan deialdiak. Lehen ez bezala, derrigor ele biz eman beharreko zerbitzuak arautuko ditu dekretuak, eta lehentasuna emanen diote herritarrekiko arretari. Gainontzeko lanpostu guztietan, «merezimendua» izanen da euskara. Oposizioetan, honako baremo hau aplikatuko dute: %11 eta 23 artekoa eremu euskaldunean, %7 eta 14 artekoa eremu mistoan eta %7koa eremu ez-euskaldunean.

Berrantolaketa. Egungo lantaldea moldatuko dute, funtzionario euskaldunak arreta postuetan jarrita eta euskalduntze programak sustatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.