Albistea entzun

Zortzi eguneko aldarria

ESAITen mendi martxa gaur hasi, eta Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarren aurretik igaroko da, erakunde publikoen «parte hartzea» eskatzeko.
Esaiten iazko mendi martxaren lehen pausoak, Lanestosan.
Esaiten iazko mendi martxaren lehen pausoak, Lanestosan. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Imanol Elezgarai -

2014ko abuztuak 2

Beste urtebetez euskal selekzioen aldeko aldarriak Euskal Herriko hainbat toki eta paraje zeharkatuko ditu. Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) urtero antolatzen duen mendi martxa hasiko da gaur. Martxak Gasteiz izango du abiapuntu, eta Urepele (Nafarroa Beherea) helmuga. Martxaren 14. aldia izango da, beste behin, «Euskal selekzioen ofizialtasuna eskatzeko» helburuarekin. Aurten berezitasun bat izango du: Gasteizko eta Iruñeko Legebiltzarren aurrean ekitaldi bana egingo da, erakunde publikoei aldarrien berri emateko.

Gasteizko ekitaldiarekin hasiko da martxa. Goizean, 10:30ean, izango da, eta ondoren ekingo diote bideari. Legebiltzarraren aurrean eginiko kontzentrazio sinboliko batean, ESAITen eta martxaren helburuen berri ematen duen mezu bat irakurriko da. Blusa eta nesken kuadrillak dagoeneko adierazi dute han izango direla.

Keinu horrekin, antolatzaileek instituzioei dei egin nahi diete euskal selekzioen ofizialtasunaren alde «urrats eraginkorrak egin ditzaten», Txumai Iturria mendi martxaren antolatzaileak azaldu duenez. Haren ustez, herritarren eta gizarte eragileen babesa izanik ere, ofizialtasunaren aldarria «oraindik herren» dago. Hori dela eta, «urrats kualitatibo bat egin nahian», instituzio eta alderdi politikoen babesa eta parte hartzea lortu nahi dute orain Abuztuaren 6an, beste ekitaldi bat egingo dute, Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren aurrean.

Parte hartzaileei dagokionez, antolatzaileek 100 pertsonako muga jarri dute multzoa osatzeko. Izan ere, muga horretatik gora, «zaila da antolakuntza, herri txiki asko daudelako ibilbidean zehar, jende kopuru hori jaso ezin duena». Herri bakoitzeko bizilagun eta udalei eskatzen diete laguntza antolatzaileek, eta horietako batzuetan ez dute nahiko jende eta azpiegitura aurkitzen parte-hartzaile kopuru hori jasotzeko. Herri horietan herri afariak eta bestelako ekitaldiak egiten dituzte. Gauak, berriz, ikastola edo frontoietan pasatu ohi dituzte. Aurtengo aldirako 88 mendizalek eman dute izena. «Horietatik, %40 aurreko urteetan parte hartu dutenak. Iturriarentzat, «pozgarria» da urtero jende berriak izena ematea «gozamena eta aldarrikapena» uztartuz.

Martxa antolatzeko «ohiko arazoak» izan dituztela dio Iturriak, logistikoak gehienak. «Zortzi eguneko martxa bat antolatzea ez da erraza», zehaztu du. Herri txikietan ez dute arazo handirik izaten; hirietan, ordea, «zailagoa» da. Izan ere, Gasteizen eta Iruñean, kasurako, eskaera asko egin behar dituzte zenbait kale ixteko eta plazan topaketak egiteko. Urepelen (Nafarroa Behera) amaituko da martxa, abuztuaren 9an. Amaiera ekitaldian, musika emanaldia eskainiko du Erramun Martikorenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako eta Irlandako selekzioetako jokalariak, lehian, iaz bi taldeek Parisen jokatutako partidan. ©MOHAMMED BADRA / EFE

Sei Nazioei Torneoari ekingo diote gaur

Iñaki Berastegi

Gaur hasiko da Sei Nazioen Torneoa, eta Frantzia eta Irlanda dira hura irabazteko faboritoak. Irailean Frantzian jokatuko den Munduko Txapelketari begira daude selekzioak

 ©Jagoba Manterola-Julio Muñoz / foku-efe

Esku onetan egotearen patxada

Eñaut Agirrebengoa

Berme osoko bi atezain ditu Osasunak: Aitor Fernandez eta Sergio Herrera. Bata finko bihurtu da ligan, eta bestea ikusgarri dabil Kopan. Haien arteko lehia «taldearentzat mesede» dela dio Asier Riesgok

Osasunak arretari eutsi nahi dio, eta Espanyoli etxetik kanpo irabazi

Osasunak arretari eutsi nahi dio, eta Espanyoli etxetik kanpo irabazi

Eñaut Agirrebengoa

Kopaz ahaztu eta ligan bide onera itzultzen saiatuko dira gaur nafarrak. Aimar ez dago jokatzeko moduan, ezta Vidal eta Peña ere

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Oso garai politean bizi naiz orain; gozatzen ari naiz»

Julen Etxeberria

Hirugarrenez jarraian ordezkatuko du Mariezkurrena, eta hirugarrenez irabazi nahi du Peñarekin. Haren ustez, enpresari erakutsi dio «kontuan hartu» behar dutela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...