FROBek 2.600 milioiren operazio ilunak topatu ditu

2014ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak jakinarazi du FROB erreskate funtsak 2.600 milioi euroren galerak eragin dituzten operazio irregularrak aurkitu dituela berak kudeatutako erakundeetan.

2.600 milioi euroren galerak eragin dituztenak 42 operazio irregular dira, eta, oraingoz, FROBek soilik 23 operazioren inguruko dokumentazioa igorri dio fiskaltzari. Baina iragarri du lasterjarriko dituela Iruzurraren Kontrako Fiskaltzaren esku«horiek bezain ondo dokumentatutako beste kasu batzuk ere» iragarri du. Salatutako 23 operazioetatik 16 Catalunya Caixarenak ziren, eta zazpi Novacaixagaliciarenak. Guindosek nabarmendu du bereziki Catalunya Caixan aurkitu dutela operazio ilun gehien: berankortasun tasa handiko norbanakoei emandako hipoteka ugari daude bertan. Aztertzen ari dira nola izan den posible egoera jakin batzuetan hipotekak ematea, kasu batzuetan %70eko birfinantzatzeak onartu baitituzte. Ekonomia ministroak azaldu du frogatu behar dela ea «irizpideak apaldu zituzten eta zein galera eragin zaien zergapekoei, erlatiboki Bankiak baino laguntza handiagoa jaso duelako Catalunya Caixak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.